argia.eus
INPRIMATU
Eraso sexisten aurrean jarrera matxistak dituzu? Erantzun aurretik, ikusi dekalogo hau
  • Dekalogo hau Madrilgo Mujeres Libres proiektu anarkofeministak sortu du, eta Pikara Magazine aldizkarian argitaratu dute. Ustezko gune askeetan ematen diren eraso sexisten salaketen aurrean sortzen diren jarrera matxistak azaltzen ditu testuak. Itzulpena egin dugu ARGIAn.

Garazi Zabaleta 2015eko uztailaren 14a
Ustezko gune askeetan ematen diren eraso sexisten aurrean sortzen diren jarrera matxistak salatu ditu Mujeres Libres proiektuak (argazkia: iruneabiziz.wordpress.com)

1- Eraso sexistaren salaketa zalantzan jartzea bere denborari, formari eta edukiari dagokionez. Garrantzi handiagoa ematea salaketarako erabilitako bitartekoei, denborari edo ausardiari, salatutakoari berari baino.

2- Salaketa egia izateko aukera ukatzea parte hartzen dugun antolakundean matxismoa existitzen ez dela argudiatuz. “Salatutako gizona denok ezagutzen dugu, kide ona da, beraz, gai pertsonala da hau, kolektiboki landu behar ez dena”.

3- Emakumea zalantzan jartzea eta “biktima errugabe onaren manuala” betetzeko exigitzea. Batez ere errugabe izan beharko du emakumeak, biktima izatera iristeko.

Berak onartu du egoera, ongi aukeratzen ez dakielako

Benetan egia balitz, ez litzateke kontatzera ausartuko, alde egingo zuen

4- Emakumearen gaitasun mental eta psikologikoa ezbaian jartzea, indarkeria sexistaren biktima izaten uzteagatik eta kontatzera ez ausartzeagatik.

5- Emakumeari helburu maltzurrak leporatzea, salaketarekin etekin politiko edo pertsonalak atera nahi izatea, adibidez.

6- Salaketa kolektiboaren aurkako eraso moduan interpretatzea, urte askotako militantzia duten aktibistak suminduz. “Salaketa egin duen emakumeak denak zikindu ditu sekretua azaleratuz”.

7- Froga faltan oinarrituz erasotzailea babestea, agerian utziz intimitatean eta lekukorik gabe botere harremanen ondorioz ematen diren erasoen inguruko ezjakintasuna.

8- Salaketaz eta salatzaileaz barre egitea jarrera paternalistatik, garrantzi txikiagoko gai bezala azalduz: edozein erlaziotan ohikoa den emakumearen kasketa horietako bat, infantil samarra izateagatik eta egoerari bakarrik aurre egiten ez jakiteagatik egin duena.

9- Erasotzailea barkatzea desoreka sufritzen duen gaixotzat joz. Salaketa jartzen duen emakumearen kasuan desoreka errua botatzeko erabiltzen da, eta erasotzailearen kasuan, berriz, errugabetasun egoeran uzten duen salbuesle gisa jokatzen du gaixotasunak.

10- Emakumearen izaera eta iraganeko erlazioak berrikustea, erasotzailea bera dela leporatzeko.