Eraso sexisten aurrean instituzioen jokabide eza salatu du Gasteizko mugimendu feministak

  • Bi emakume bortxatuak izan ziren Arana auzoko festetan, hil honen hasieran, eta Gasteizko mugimendu feministarekin harremanetan jarri ziren, gertatutakoa salatzeaz gain erasoaren ondoren Udaltzaingoaren, Osakidetzaren eta Ertzaintzaren aldetik jaso zuten jokaera gaitzesteko. Hamar egun behar izan zituzten salaketa jartzeko eta hirutan joan behar izan zuten Ertzaintzarengana.


2016ko ekainaren 17an - 12:57
Apirilaren 9an Gasteizen biolentzia matxistaren aurka egindako manifestazio jendetsua. (Argazkia: Feministok Prest!)

Instituzioek publizitatearen bidez euren protokoloak goresten dituztela, baina praktikan betetzen ez dituztela salatu du Gasteizko mugimendu feministak. Erakunde publikoetan dagoen hutsunea gaitzetsi du mugimenduak, legalki biolentzia matxista kasu konkretu batzuetarako soilik baitago definitua. Ondorioz, hortik kanpo dauden erasoen aurrean protokolorik eza salatu dute. Biolentzia bizi dugun sisteman dagoela argudiatu dute, estrukturala dela, eta ez “agerikoena” soilik.

Osakidetzaren, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren partetik Aranako erasoak salatu zituzten bi emakumeekin izandako jarrera “heteropatriarkatuak biolentzia matxistaren inguruan sortzen dituen mitoen erreprodukzioa” dela gaineratu dute. Erasoa jasan duen emakumeari “errua egotziz eta jasandakoari garrantzia kenduz”.

Eraso sexistak kudeatzeko ardura eurena bakarrik ez dela gogorarazi dute mugimendu feministako kideek, eta erantzuna “kolektibizatu, sozializatu eta guztiona egin” behar dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude