Eraso sexistei buruzko informazio guneak material ia guztia banatu du Sanferminetan

  • 20.000 gida eta 40.000 esku gorri eman dituzte. Argibide gune hori 2015ean abiatu zen lehen aldiz, eta izan duen bilakaera ikusita, erreferentziazko toki bihurtu da.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko uztailaren 17an - 08:42
Eraso sexistei buruzko material guneak

Gaurko datuen faltan, Gazteluko plazako eraso sexistei buruzko argibide guneak 13.340tan eman du argibide, eta paperezko 20.000 gida (udal-webgunean eta www.sanferminoficial.com-en ere deskargatu daitezke) eta esku gorriaren 40.000 pin banatu ditu. Irudi hori Nafarroako beste zenbait udalek erabiltzen dute, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak proposatuta, eraso sexistak gaitzesteko ikur gisa. Argibide gune hori 2015ean abiatu zen lehen aldiz, eta izan duen bilakaera ikusita, erreferentziazko toki bihurtu da, zeinera jo baitaiteke erasoren bat gertatuz gero edo dauden baliabideei buruzko informazioa zein kanpainaren materiala eskatu nahi bada. Aurten, sanferminetan ez ezik, argibide gunea paratu da auzoetako jaietan.

Argibide gune horretan arta ematen duen emakume-taldea gaur gauerdirarte arituko da lanean eraso sexisten gaineko prebentzio- eta sentsibilizazio-zereginetan, arreta berezia jarrita  festa- eta aisia-guneetan gertatzen diren erasoetan. Babes Zibileko Tokiko Batzordeak datu horien berri izan du gaur goizean,  eguneroko bileran.

Babes Zibileko Tokiko Batzordea erakunde-arteko organoa da, festa-egun guztietan biltzen da, eta aurten, lehenengo aldiz, uztailaren 15ean ere. Bertan Iruñeko Udaleko alor guztiak daude ordezkaturik, eta honako erakunde hauek ere parte hartzen dute, besteak beste: Nafarroako Gobernua, Udaltzaingoa, Foruzaingoa, Polizia Nazionala eta Guardia Zibila; Osasunbidea, Gurutze Gorria eta DYA, eta Iruñerriko Mankomunitatea.

Bi atxilotu, ukituak egiteagatik jarritako salaketei lotuak

Argibide guneak emandako arta-kopuruari buruzko datuez gain, Babes Zibileko Tokiko Batzordeak gaur goizean egindako bileran jakin du segurtasun kidegoek bi atxiloketa egin dituztela azken orduetan, ukituak egiteagatik jarritako bi salaketari lotuak.

Salaketen ondoren, emakumeen eskura jarri dira Nafarroako Gobernuko EAZ zerbitzuaren baliabideak orientazioa eta laguntza judizial zein psikologikoa emateko, bai eta halako egoerei erantzuteko Udalak dituen laguntza-baliabideak ere. Protokolo berria abiaraztearekin, Iruñeko Udalak lortu nahi duen helburuetako bat da biktimei babesa ematea, hala arta eta laguntza ematearen aldetik nola ikuspegi informatibotik. Horren bitartez ekidin nahi da, uneoro, gizarteak edo komunikabideek erasoa jasan duten emakumeak bigarrenez ere biktima bihur ditzaten, eta galarazi nahi da emakume horiek estigmatizatu edo errudun sentitu daitezen.

Iruñeko hiriak, bertako erakundeek eta herritarrek berretsi egin nahi dute gaitz hau hiritik eta bertako jaietatik errotik kentzeko konpromiso irmo eta argia, bat etorrita aurten abian jarri den kanpainaren leloarekin: “Eraso sexistarik gabe, Iruña aske”. Horrenbestez, Udalak erasorik jasan dutenak eta herritarrak oro har animatu nahi ditu era horretako jokabideak salatzera, hala ikuspegi judizialetik nola sozialetik, konbentzimendu osoa baitago arbuio aktiboa dela biderik onena jokabide gaitzesgarri horiei amaiera emateko.

Babez Zibileko Tokiko Batzordeak gaurko saioan jakin du, baita ere, azken orduetan zortzi lagun atxilotu direla, ebasketa-delituak egotzita; horietako batek 17 mugikor zeramatzan soinean.

 

Albiste hau euskalerriairratia.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 41 urteko gizon bati Iruñean, bikotekideari sexu erasoak egiteagatik

Zortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.


Bi gizon atxilotu dituzte Galdakaon, sei adingaberi sexu erasoak egitea egotzita

Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela. Antza, "opariak" ematen zizkieten trukean.


2024-02-13 | ARGIA
Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan eta Ibarran, hiru sexu-eraso egitea egotzita

28 eta 37 urteko bi gizonezko atxilo hartu ditu Ertzaintzak, bata Tolosan eta bestea Ibarran. Biktimetako bi adin txikikoak dira.


Eguneraketa berriak daude