argia.eus
INPRIMATU
Eraso matxista jazo da Bilboko Arangoiti auzoan
  • Auzoko Kiskitinak talde feministak erasoaren berri eman du, eta berau salatzeko lapiko jotzera deitu dute.

ARGIA @argia 2020ko apirilaren 23a
Argazkia: Ecuador Etxea

Bilboko Arangoiti auzoko etxebizitza batean gertatu zen erasoa, asteazken goizean, Kiskitinak talde feministak jakinarazi duenez. “Badakigu kasu hau ez dela bakarra, sistema heteropatriarkalak behartzen baititu emakumeak erasotzailearekin bizitzera”, adierazi dute publiko egin duten komunikatuan.

Erasoa pairatu duen emakumeari babesa eta elkartasuna erakutsi dio talde feministak, eta ez dagoela bakarrik adierazi.

Antolakuntza, borroka eta autodefentsa feminista aldarrikatuz, eta protesta salatu asmoz, ostegun iluntzean eltze jotzera deitu dituzte auzotarrak. 20:30ean leiho eta balkoietatik zarata egitea dute asmo, inguruan “argi eta ozen” entzun dezaten auzoan ez dutela nahi eraso matxista eta sexistarik.