Eraso homofobo eta arrazistek gora egin dute Hego Euskal Herrian

  • Kitzikanek, EHGAMek eta Sare Antifaxistak salatu dute Hego Euskal Herrian eraso homofobo eta arrazisten kopuruak nabarmen egin duela gora.


2015eko apirilaren 28an - 10:34
Ehunka lagun bildu ziren Algortan, Euskal Herrian salatutako azken eraso homofoaren kontra (argazkia: Kitzikan Uribe Kosta)

Ekaitz Herrero Kitzikaneko kideak Info7 irratian adierazi duenez, “eraso homofobo eta arrazistak hazten ari dira eta errotik eten egin behar dira”.

Espainiako Barne Ministerioak berriki eraso homofobo eta arrazisten datuen berri ematen duen txosten bat publiko egin du. Eraso asko, politikoak kasu, estatistika ofizial horietatik kanpo geratzen direla ohartarazi dute hiru elkarteek: “Eraso naziak gaueko liskartzat hartzen dituzte”.

Eragile hauek ohartarazi dute kapitalismoaren krisiaren eraginez horrelako jarrerak areagotu egingo direla: “Ukrainan ikusi da, eta Europako beste herrialdeetan ere horrelako jarreren hedapena nabaria da”.

Pagaburuen bila

Gizarteko bazterretan dauden pertsonak errudun bihurtzeko asmoa salatu du Herrerok: “Maroto bezalako alkateak jarrera hauen garapenean asko laguntzen ari dira”.

Aurreko urteekin alderatuta alde “izugarria” dagoela salatu du: “Joan den urtean lau eraso izan ziren. Aurten, 141 inguru jazo dira dagoeneko”.

Azken eraso homofoboa Algortan izan zen. Ehunka pertsona bildu ziren herriko kaleetan manifestatzeko. "Erantzuna oso positiboa izan da", adierazi du Herrerok. Era berean, kezkaz nabarmendu du erasotzaileen gehiengoa gazteak direla: "Baloreak galtzen ari dira eraikitzen ari diren gizarte honekin".

Erantzun bateratuen premia

Erasoak jasan dituztenak batzeko eta aurre egiteko deia egin du Kitzikaneko kideak: "Kitzikanek erasotzaileei markaje zuzena egitearen aldeko apostua egin du".

Luzera begira, zer gertatzen den aztertuko duen analisi sozio-politiko bat egin beharra dagoela nabarmendu du, "estrategia amankomunak" garatzeko aukera emanen duena.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Diskriminazioa
Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


2024-04-03 | ARGIA
Barakaldon udaltzainek izandako esku-hartze "neurrigabea" eta "arrazista" salatu dute

Hainbat herritarri suzko arma batekin tiro egin ostean bi pertsona zauritu zituzten udaltzainek, horietako bat larri, pasa den martxoaren 21ean, Barakaldon. Tirokatuak kalean bizi ziren magrebtar jatorrikoak izatea ez dela kasualitatea dio 77 elkartek sinaturiko adierazpenak:... [+]


Polizia operazio "arrazista" Donostian: 29 lagun eraman ditu Poliziak identifikatzeko

Ostegun goizeko 8:00etatik 12:20era Polizia operazio handia egon da Donostiako Martutene auzoko etxe okupatu batean. Espainiako Poliziak, Ertzaintzak eta Udaltzaingoak elkarrekin egin dute operazioa, “atzerritarren bulegoaren operazioa” dela azaldu dute. Donostiako... [+]


2024-02-27 | Leire Artola Arin
"Beloak egoiliarrak aztoratu ditzakeela" argudiatu du Iruñeko zaharren egoitza batek, garbitzaile bat lanik gabe uzteko

Arrazakeria, diskriminazioa eta islamofobia salatu ditu langileak, eta Iruñeko Lan Ikuskaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute, SOS Arrazakeriak eta LAB sindikatuak deituta. Ikuskaritzak salaketa itxi du, eta onartu egin du Misericordia enpresaren argudiaketa, dioena... [+]


Eguneraketa berriak daude