"'Egunkaria'ren hasieran nirekin elkarlanean aritutako emakumezko baten negarrak entzun nituen eta Iñaki Uria ere negarrez eta jota bezala. Ez dakit egiazkoa izan zen, baina hala entzun nuen. Ni ez naiz oso gizon balientea, baina oihuka hasi nintzen: 'Iñaki, jo al haute?'. Hor hasi zen kontziente izan ez naizen bi eguneko nire peripezia (...) Garai hartan gauzak nola egin ziren azaldu nion epaileari eta beste edonork paper batzuetan bestelakorik badio gezurretan dabilela ere bai". (2003/03/20)