“Erakundeen zenbait erabaki teknikarien esku ipini nahi ditu TTIPek”

  • Datorren astean Jose Ramon Mariño ATTACeko kideari egindako elkarrizketa argitaratuko du ARGIAk. Batik bat TISA akordioaren negoziazioei buruz jardun dugu harekin, baina TTIP itun transatlantikoa ere izan dugu mintzagai. Hona hemen Mariñok bigarren horri buruz esandakoak:


2015eko otsailaren 05an - 10:48
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Jose Ramon Mariño, ATTACeko kidea. (Arg.: Iñigo Azkona).

Erregulazio-lankidetza: “TTIPen giltzarrietako bat da. Organismo bat sortu nahi dute, AEBetako eta EBko araudiak homologatzeaz arduratuko dena. Gakoa da organismo horrek erabaki estrategikoak hartu ahal izango dituela: nazioarteko merkataritzari eragiten dion edozein legedi, onartua izan aurretik, haiek ikuskatuko lukete. Erakundeei dagokien erabakitzeko ahalmena teknikari talde baten esku ipini nahi dute. Etorkizunean, talde horrek bidea zabaldu diezaioke oposizioa saihestearren itunetik kanpo utzitako zenbait gai polemikori: frackinga, elikagaien segurtasunari buruzko araudi batzuk...”.

ISDS auzitegiak: “Iritzi publikoan aurkako ahotsak eragin zituen lehen gaietakoa izan zen. Azkenean, Europako Batzordeak kontsulta publikoa egin zuen internet bidez, oso kontsulta teknikoa, ulergaitza, eta hala ere, gure ekimenez, 150.000 erantzun inguru jaso zituzten. %97 ISDS auzitegien aurkakoak izan ziren. Azkenik, Batzordeak erabaki du kontsultaren emaitzaz paso egin eta gaia aditu talde baten esku uztea. Ohiko adar jotzea”

 “Bitxia da: izatez, ISDS auzitegiak sortu ziren inbertsiogileei segurtasun juridikoa bermatzeko ustelkeriagatik, nepotismoagatik… segurtasun hori kolokan egon zitekeen herrialdeetan. Baina Europan eta AEBetan, alegia, demokraziaren, erregulazioaren eta botere banaketaren 'erresuman', zertarako behar da ebazpen auzitegi bat? Ez ditugu bidezkotzat jotzen guk geuk sortutako justizia sistemak? Diskurtso hori oso arriskutsua da”.

TTIPen berrespena: “Eztabaida handia dago, ea TTIP hitzarmen mistoa den ala ez. Mistoa bada, EBko parlamentu nazional guztiek berretsi behar dute, eta litekeena da Greziak, esaterako, ez egitea. Frantziak eta Alemaniak ere, agidanez, uko egingo liokete TTIP sinatzeari itunak ISDS auzitegia barne hartzen badu. Aldiz, ituna mistoa ez bada, nahikoa da Europako Legebiltzarrak onartzea”. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: TTIP/TAFTA
2016-11-23 | Unai Brea
CETA akordioa Europako Auzitegian aztertzeari ezetz esan dio Europarlamentuak

Europako Legebiltzarraren gehiengoak ezetz esan dio Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko merkataritza eta inbertsio ituna (CETA) Europako Justizia Auzitegiak azter zezala eskatzeko aurkeztutako mozioari. 258 parlamentarik bozkatu dute proposamenaren alde, eta 419k aurka... [+]


2016-11-10 | Unai Brea
Júlia Martí (Euskal Herria TTIPari Ez! kanpaina):
"Valoniak erakutsi du merkataritza askeko akordioei aurre egitea posible dela"

“TTIP eta CETA ezartzearren herritarrek aukeratutako parlamentu eta gobernuen aurka joko dutela frogatu du Valoniarekin gertatutakoak”, diosku Júlia Martík, Euskal Herrian TTIPari Ez! kanpainako bozeramaileetako batek. Azaroaren 5ean merkataritza askeko... [+]


TTIP eta CETA akordioen aurkako mobilizazioak larunbatean Hego EHko hiriburuetan

Larunbatean, azaroak 5, Hego Euskal Herriko hiriburuetan TTIP eta CETA akordioen aurka mobilizatzeko deia egin dute Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta TTIP/CETA Ez plataformak.


2016-10-30 | Juan Mari Arregi
Ez ezazu irentsi

Hainbat plataforma sozialek ohartarazi dute zein ondorio izango dituen AEB eta EBren arteko merkataritza eta inbertsio itunaren (TTIP) negoziazioak. Munduko merkatu handiena sortuko du. Baina itun hori, CETA edo beste batzuk bezala, ez da merkatu akordio hutsa. Enpresa handiei... [+]


Eguneraketa berriak daude