argia.eus
INPRIMATU
“Eraikitzen hainbeste kosta den zerbait, hain denbora gutxian pikutara joaten ikustea, penagarria da”

2010ko uztailaren 08a
Xabier Lapitz

"Negozioa ezagutzen ez dutenak agintzen jarraitzen badute, EiTBko profesionalen aholkuei kasurik egin gabe eta esperientzia profesional urriarekin, etorkizuna beltza ikusten dut. Horri gehituz gero arazoen aurrean ezikusiarena egiten ari direla, errua hirugarren pertsonei leporatuz; hala nola, joan ginenoi, euskal abertzaletasunari edo audientziak neurtzen dituzten enpresei… Norbere akatsak onartzen ez dituenak, ia ezinezkoa du arazoen soluzioa bilatzea. PSE eta PPk nahi zutena hori ote zen da geratzen zaidan zalantza bakarra; azken batean, Espainian oso pozik daude, gaizki egiteagatik ere premioak ematen dizkiete! Katxondeoa da".