Erabilerarik gabeko espazio bat okupatu dute Leioako GKZ fakultateko ikasleek

  • Beraien ikasketa beharrizanak asetzeko eta eraldaketa nahiak gauzatzeko lekua sortzeko asmoa dute. Aisialdia eta formakuntza uztartuz, klase "zapaltzaileen" hezkuntza sistema eta baloreen aurka egin nahi dute.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko otsailaren 22an - 17:25
Ikasleen artean egindako galdeketan ikusi dute ikasleriaren gehiengoak behar duela ikasleek beraientzat eraikitako espazio autogestionatu bat (argazkia: Topatu.eus).

Fakultateko botere harremanak borrokatzeko modu bat bezala ikusten dute espazio huts horren okupazioa. Ikasleen mesedetan eraiki nahi dute gunea, ikasketa kolektiboaren bidez hezkuntza kritikoari lekua eginez. "Lehiakortasunaren aurka eta lankidetzaren alde egingo dugu, patriarkatuaren aurka eta parekidetasunaren alde, jabetza pribatua borrokatuz eta kolektiboa eraikiz".

Jakinarazi dute hasiera batean espazioaren birmoldaketan eta unibertsitate eremuko autoritateen erasoak erantzuten egin beharko dutela indar gehien. Halere, hasieratik hasiko dira dinamikak gauzatzen, eta dagoeneko aste honetarako antolatu dituzte auzolana, musika eta poesia emanaldia, dokumentalak, eztabaidak, ikasle bazkariak eta beste hainbat ekintza. Espazio bizia eraikitzeko ezinbestekotzat jotzen dute inguruko jende guztiaren ekarpena, eta azaldu dute fakultateko zein unibertsitateko ekimen herrikoiek espazio berrian arte hartzeko aukera izango dute.

Lehen lauhilekoan, ikasle mugimenduak galdeketa bat egin zuen Leioako Campuseko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean. Ondorioetan ikusi dute ikasleriaren gehiengoak behar duela ikasleek beraientzat eraikitako espazio autogestionatu bat. Nahi hori praktikan jartzeko jauzia egin dute gaurkoan.

Bideo honen bidez azaldu dute espazio berrian zer egin nahi duten.

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Topatu.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela

Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


2023-12-18 | Garazi Zabaleta
Otxantegi Herri Lurrak
Lurra negozioa egiteko ala elikadura eta bizitza duinerako?

Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]


Eguneraketa berriak daude