argia.eus
INPRIMATU
Erabateko eguzki eklipseaz gozatzeko aukera
  • Biharkoa astronomia maite duen jendearentzat egun zoragarria izango da, 20:00etan zeruko fenomeno ederrenetako bat gertatuko baita: Erabateko eguzki eklipsea. Hau da, ilargiak eguzkia guztiz estaliko du (lurreko perspektibatik). Gainera, oso berezia da, duela 19 urte hain justu, 1991ko uztailaren 11an, egun berean, gertatu baitzen azken erabateko eguzki eklipsea.

2010ko uztailaren 10
Erabateko eguzki eklipsea

Gure ezbeharrerako, Ozeano Barean izango da. Hau da, Argentinan eta Txilen soilik izango dute eklipsea ikusteko aukera. Argentinara 21:01etan (UTC) iritsiko da eta Txilera berriz, 17:01etan.

Baina, berri on bat ere badago, bertara joateko aukera ez dugunok webgune baten bitartez ikusteko aukera izango dugu. Eclipse Total de Sol 2010 izango da mundu osoari eklipsea helaraziko diona. Shelios taldea izan da Pazko uhartera (Txile) irudiak zuzenean ematera joan dena.

Eguraldiaren ondorioz arazoak sor daitezkeela azaldu dute. Garai honetan Ozeano Bare inguruan eguraldi kaskarra izaten dute eta ondorioz lainoek eklipsea estali eta fenomenoa ikusi gabe geratzeko aukera dago.

Erabateko eguzki eklipsea:

Eguzki eklipsea gertatzeko ilargiak bere nodo batetik gertu egon behar du eta eguzkiaren luzera bera izan behar du.

Urtero bi eguzki eklipse gertatzen dira gutxienez. Urteren batean bostera ere heldu da kopurua. Hori gertatzea ez da oso ohikoa. Lehenengo eklipsea urtearen hasieran, urtarrilean gertatuz gero bost eklipse izateko aukera egoten da, bestela ez. Kasu horietan, azken eklipsea, bosgarrena, lehenengoa gertatu zenetik 345 egunera gertatzen da. Erabateko eguzki eklipsea leku berean gertatzeko 200-300 urte itxaron behar izaten dira.