argia.eus
INPRIMATU
Erabakitzeko eskubiderik ezean, EH Bilduk ez du onartuko estatus politiko berririk
  • EH Bilduk funtsezkotzat jotzen du estatus berriak erabakitzeko eskubidea jasotzea. Hala nabarmendu dute otsailaren 4an Hernaniko Oronan eginiko ekitaldian. Jaurlaritzako Autogobernu Lantaldean aurkeztuko duten proposamenaren berri eman dute eta egungo egoera aintzat hartuta, erabakitzeko eskubidea jasotzen duen alderdien arteko akordio bat posible dela adierazi du Arnaldo Otegik.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2018ko otsailaren 05
Irudia: @ehbildu

“Espainiako Estatuak eskaintzen duen demokrazia eskasaren aurrean, kalitatezko demokrazia eraikitzea proposatzen dugu”, nabarmendu dute aurkezpen ekitaldian. Erabakitzeko eskubidearen aferan ohartarazi du, akordiorik lortzen ez bada, ez dela Madrilen errua izango, Euskal Herriko eragileena baizik.

EAEk Espainiako Estuarekin duen dependentzia dela eta, eskumenak albo batera utzi eta maila beretik abiatutako harremana sustatu behar dela azpimarratu du Otegik. “Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabak bat eginik gainontzeko lurralde euskaldunekin eta Espainiako Estatuarekin eduki nahi duen harremana izan behar da egungo eztabaida”. Eredua aldatzen ez bada, estatus berria sortzea ezinezkoa izango dela argi utzi nahi izan dute.

Hemen duzue dokumentu osoa eskuragarri.