argia.eus
INPRIMATU
Erabakitzeko eskubidearen alde giza katea, ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean
  • Gure Esku Dago ekimenak bultzatuta, Durango eta Iruñea lotuko dituen giza-katea egingo da ekainaren 8an, erabakitze eskubidea aldarrikatzea xede.

ARGIA @argia 2013ko azaroaren 18a

Giza katearen 123 kilometroak osatzeko, 50.000 lagunen parte-hartzea beharko da. Izen-ematea Internetez egin daiteke, bai antolaketan parte hartzeko, baita giza kateko zein zatitan jarri nahi den zehazteko ere.

"Ekimen kolektibo honetan, herritarrek hartuko dute protagonismo osoa, herri gisa gure etorkizuna guk geuk erabakitzeko eskubidea dugula eta eta erabakia herritarroi dagokigula baieztatzeko", adierazi dute sustatzaileek.

"Giza kate honek, ziklo ilusionagarria irekitzeko elkarrekin aurrera egiteko dugun premia adierazi nahi du, herritarron zeregina bide honetan funtsezkoa delarik".