Erabakitzeko eskubidearen aldeko 4.500 sinadura bildu ditu Gure Esku Dagok Gasteizen

  • Akordio sozial eta zabalaren beharra azpimarratu dute maiatzaren 21ean Gasteizen egindako ekitaldian. Sinatzaileek aldarrikapena errealitate bihurtzea nahi dute: erabakitzeko eskubidea gauzatu nahi dute. 

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko maiatzaren 22an - 09:15
Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekitaldia egin zuten Gasteizen maiatzaren 21ean.

Maiatzaren 21ean ospatutako festa giroko ekitaldi batean, Gure Esku Dagok amaiera eman dio azken hilabeteetan Gasteizen aurrera eraman duen faseari. Gasteizko puntu ezberdinetan sinadurak bildu dituzte, adostutako adierazpen bati atxikitzeko.

Guztira, Gasteizen erroldatutako hamasei urtetik gorako 4.500 pertsonak sinatu du Gure Esku Dagok aurkeztutako erabakitzeko eskubidearen aldeko adierazpena. Ekitaldian azaldu zutenez, “mezua hiriburu guztira iristea da gure helburua”. 

Adierazpena ez da prozesu erraza izan; hilabeteak eman dituzte testua adosten eta akordio batera iristen, “gizartearen ikuspuntu ezberdinak kontuan hartuz”. Adierazpenak “Herri plural” bat garela aldarrikatzen du eta gaur egun erabakitze eskubidea ukatzen dela salatzen du. Testuaren arabera, eskubidea aldarrikatzetik gauzatzera pasatzeko beharrezkoa da “akordio soziala eta zabala”, eta eskubidea praktikara eramateko, gizartea “ahaldundu” behar da; herri bezala aurrerapausoak emateko, halaber, kontsulta egin egin behar dela, aitzakiarik gabe.

Behin baino gehiagotan adierazi dute Gasteiz dela hiriburu aurreratuena herri galdeketa bat egiteko. Oraindik ez dago data zehatzik herri galdeketarako, baina argi utzi dute 2017an ez dela aurrera eramango.

(Albiste hau Hala Bedi irratiko webgunean argiratu da eta CC by-sa lizentzia baliatuta ekarri dugu ARGIAra)

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


"Popatik hartzera" bidali ditu ertzain batek hiru lagun, euskaraz aritzea eskatzeagatik

Hiru emakume euskaraz zuzendu zitzaizkien ertzain batzuei, jatetxe batengatik galdezka. Polizietako batek erantzun zien euskaraz bazekiela baina ez zuela erabiliko, eta "popatik hartzera" bidali zituen. Ertzainari plaka eskatu zioten orduan, eta poliziak erdiko hatza... [+]


2023-06-20 | Hala Bedi
Trebiñuren erabakitzeko eskubidea aldarrikatu du Gure Eskuk

Trebiñuko herritarrek bizi duten egoera "anakronikoa" salatu zuten igandean.


Eguneraketa berriak daude