Erabakitze eskubidearen aldeko jardunaldia Boiseko Jaialdian

  • Erabakitze eskubidearen inguruko jardunaldia antolatu dute Boiseko (Idaho, AEB) euskal kulturaren jaialdian. Ostegunean izanen da ekitaldia, eta bertan parte-hartuko dute Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakari oihak, Gure Esku Dago dinamikako kide batek eta Columbiako Unibertsitateko aditu batek.


2015eko uztailaren 28an - 10:06
Agirre Lehendakaria Center, Columbiako Unibertsitateak eta Gure Esku Dagok antolatu dute erabakitze eskubidearen aldeko dinamika (argazkia: agirrecenter.eus)

Agirre Lehendakaria Center, Columbia University eta Gure Esku Dagok antolatu dute erabakitze eskubidearen aldeko dinamika hau, eta Boiseko alkate David H. Bieter-ek emanen dio hasiera ekitaldiari.

Ibarretxek bere ikerketa lanaren gaineko azalpenak emanen ditu hitzaldian: “Giza Garapen jasangarriaren eta eraldaketa sozio-ekonomikoaren esperientzia euskalduna 1998-2008 arteko aldian, tradizionalki elkarren arteko loturarik gabeko hiru alor garrantzitsutan: ekonomia, oreka soziala eta bakea”.

Columbiako Unibertsitateko AC4-The Earth Instituteko zuzendari Joshua D. Fisher erabakitze eskubidearen inguruan Euskal Herrian dagoen iritzi publikoaz arituko da hizketan, eta Gure Esku Dago dinamikaren inguruan egiten ari diren ikerketa ere izanen du mintzagai.

Azkenik, Gure Esku Dago dinamikako kide eta AEBetako euskal diasporaren partaide den Jon Camiok dinamikaren ibilbidea aurkeztu eta etorkizunera begirako helburuak azalduko ditu “Future, Decision, Together” hitzaldian.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erabakitzeko eskubidea
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


2024-03-04 | Ahotsa.info
Nafarroako autogobernua eta herritarren borondate demokratikoa errespetatzea eskatu dute Iruñean

"Nafarroa defendatu" manifestua kaleratu eta sinatu duten 120 alkateek egindako deialdiari erantzunez, Iruñeko Sarasate Pasealekuan elkarretaratzea izan da larunbat arratsaldean. Auzitegi Gorenak Trafikoaren eskumena Nafarroari transferitzea baliogabetzea... [+]


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


Aterik itxi gabe, Espainian hoztasunez jaso da Urkulluren proposamena

Urkullu lehendakariak konbentzio konstituzionalaren proposamena egin du Espainiako Estatuan autogobernuaren eztabaidan sakontzeko eta estatu plurinazionalaren egiazko aitortza egin dadin.


Eguneraketa berriak daude