Erabaki eskubidea jorratuko da Nafarroako Legebiltzarrean osoko bilkura monografikoan

  • Partehartzea eta erabaki eskubideari buruzko osoko bilkura monografikoa egingo da datozen asteetan Nafarroako Legebiltzarrean, EH Bilduk hala proposatuta.


2015eko urriaren 06an - 17:11
Nafarroako Legebiltzarreko bozeramaileen batzordea. (Arg.: Nafarroako Legebiltzarra).

Astelehenean hartu zuen erabakia Legebiltzarreko Bozeramaileen Batzordeak, EH Bilduk proposatuta eta Gobernua osatzen duten indar guztien sostenguarekin. Adolfo Araizen esanetan, “gobernu irekiaz gaur egun dugun legedia ez da aski partehartzeaz eta erabaki eskubideaz dagoen eztabaida politikoa bideratzeko eta, beraz, ezinbestekoa da gaia jorratzea, gobernu akordioan aurreikusten den bezala”.

Geroa Baiko Koldo Martinezen ustez ere, “gure erkideko gehiengo esanguratsu batek eskatzen du hortaz hitz egitea”. Ahal Duguko Tere Saezen aburuz, “erabaki eskubidea demokratikoa da” eta “herritarren partehartzearen ideia klabea da”. Adierazi zuenez, haien hauteskunde programan argi defenditu zuten Estatuan prozesu konstituziogilea behar zela bertako herrien beharrak bermatzeko.

Joan den legealdi osoan bi osoko bilkura egin ziren gai monografikoekin, batean langabezia jorratu zen eta bestean autogobernua. Horrexegatik Ezkerrako Jose Miguel Nuinen ustez, aurrerantzean ohikoa izango da urtean zehar hainbat halako jorratzea; bere alderdiak eduki sozialeko gaiak eramango zituela azpimarratu zuen.

UPN eta PPN aurka

UPNko Javier Esparzak “argi hitz egin dezatela” eskatu zien gobernuko alderdiei, azken finean monografiko horren gaia “autodeterminazioa” izango baita. Katalunian egindako ibilbidearen antzekoa egin nahi dutela leporatu zien eta elkarbizitza erabaki eskubidearen oso gainetik zegoela zehaztu zuen.

PSNko Maria Chivitek ere Katalunian egindakoa jarraitu nahi izatea leporatu ziren aldaketaren alderdiei: “Kalean ez dagoen debate faltsua da hori”. Horrexegatik abstenitu egingo zirela iragarri zuen. UPNk eta PPNek ezezkoa eman zioten EH Bilduren proposamenari.

Ez dago garbi noiz egingo den bilkura monografikoa, baina seguruenik urriaren amaieran edo azaroaren hasieran izango da.  


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Erabakitzeko eskubidea
Gure Esku-k ‘Herri libre bat’ dinamika aurkeztu du

Datozen bi urteetako erronken berri eman du erabakitze eskubidearen aldeko ekimenak larunbatean Bilboko Kafe Antzokian. “Herri libre bat nahi dugu, mugimendua sortu nahi dugu, herria martxan jarri eta elkarlana bultzatu nahi dugu”, adierazi dute.


2024-03-04 | Ahotsa.info
Nafarroako autogobernua eta herritarren borondate demokratikoa errespetatzea eskatu dute Iruñean

"Nafarroa defendatu" manifestua kaleratu eta sinatu duten 120 alkateek egindako deialdiari erantzunez, Iruñeko Sarasate Pasealekuan elkarretaratzea izan da larunbat arratsaldean. Auzitegi Gorenak Trafikoaren eskumena Nafarroari transferitzea baliogabetzea... [+]


Espainiako Vueltan errepideak euskal ikurrez betetzeko deia egin dute astebururako

Gure Esku eta Nafarroa Berriz Altxa elkarteek ekimenak antolatu dituzte lasterketa Euskal Herritik igarotzen denerako. "Euskal Herriaren erabakitzeko eskubidea" aldarrikatu eta "muga artifizialak" auzitan jarri nahi dituzte, besteak beste.


Aterik itxi gabe, Espainian hoztasunez jaso da Urkulluren proposamena

Urkullu lehendakariak konbentzio konstituzionalaren proposamena egin du Espainiako Estatuan autogobernuaren eztabaidan sakontzeko eta estatu plurinazionalaren egiazko aitortza egin dadin.


Eguneraketa berriak daude