argia.eus
INPRIMATU
Epailearen aurretik pasa da Zumaiako festetako sexu erasoagatik salatutako gizona
  • Astelehen goizaldean gertatu zen sexu erasoa San Telmo festetan. Erasoa jasan duen emakumeak salaketa jarri zuen eta unean bertan atxilotu zuten Ertzainek salatutako gizona. Astearte goizean deklaratu du Azpeitiko Guardiako Epaitegiko epailearen aurrean.

ARGIA @argia 2018ko apirilaren 11
Argazkia: @Baleike

Zumaiako Mugimendu Feministak eltze-jotzea antolatu zuen astelehen arratsaldean erasoa gaitzesteko.

Feministek herriko festez lasai gozatzeko ezintasuna nabarmendu zuten eta erasoaren aurrean herritarrei arduraz jokatzeko dei egin zieten “sentsazionalismoan” ez jausteko. "San Telmoetako lehenengo asteburuak eman du berea eta tamalez, emakumeok ezin izan dugu erabat eroso egon gure herriko festetan. Egun hauetan zehar era ezberdinetako gertaeren berri izan dugu. Igande gauean hainbat eraso gertatu dira. Honen aurrean herritar denei eta prentsari arduraz jokatzeko eskatzen zaio, sentsazionalismorik gabe. Lehenengo asteburuan erasotuak izan diren emakume guztiei babesa eta gure besarkadarik irmoena. Erasorik ez erantzunik gabe!"