Epaileak "terrorismo" delitua baztertu eta aske utzi du CDRetako kidea

  • Poliziak asteartean atxiloturiko Kataluniako CDR (Errepublikaren Defentsarako Komiteak) taldeetako kidea libre utzi du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Diego de Egea epaileak. Desordena publikoak egozten dizkio eta astero aurkeztu beharko da epailearen aurrean.

ARGIA @argia
2018ko apirilaren 12a

Zigor gogorrak ekar ziezazkiokeen "terrorismo" eta "matxinada" delituak albo batera utzi ditu Audientzia Nazionalak, Guardia Zibilak eta fiskalak CDRetako kideari egozten ziotenaren kontrara. Viladecanseko Tamara Carrascori, hala ere, herritik ateratzea debekatu dio eta epaile baten aurrean astero aurkeztu beharko du, desordena publikoengatik auzipetua jarraitzen baitu.

Fiskaltzaren arabera desobedientzia zibileko ekintzaileak "koordinazio" lanak egin zituen "sabotaiak" eta "biolentzia ekintzak" burutzeko "Estatuarekiko konfrontazioa erakusteko", horretarako baina, froga gisara sarean zabalduriko audio bat besterik ez du aurkeztu, ustez CDRek Aste Santuan egingo zituzten ekintzak azaltzen omen dituena. Epaileak ordea ez du halakorik ikusi eta libre utzi du. Nolanahi ere, beste pertsona baten kontrako atxilotze agindua eman du ikerketa horrekin zerikusia izan dezakeelakoan.

LLarenak ez dio utziko Sánchezi Kataluniako Parlamentuan izaten ostiralean

Kataluniak eta Espainiako Estatuak duten gatazkaren erdian, Jordi Sánchez Kataluniako lehendakari izateko hautagaiari ez dio utziko azkenean Pablo Llarena Espainiako Auzitegi Goreneko magistratuak Kataluniako Parlamentuan ostiralean egingo den inbestidura saioan fisikoki izaten. Bere esanetan "delitua berriz egiteko" arriskua eduki dezake Sánchezek.

Magistratuak ez du agindu zehatzik ikusten NBEko Giza Eskubideen Batzordeak gai horren inguruan martxoan kaleratutako komunikatuan. Honetan, naizoarteko erakundeak hautagaiaren eskubide politikoak urra ez zitezen kautelazko neurriak hartzeko eskatzen zion Espainiari.

Kanal honetan artxibatua: CDRak

CDRak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-04-10
Kataluniako CDRen aurkako polizia operazioa: zortzi atxilotu

Espainiako Auzitegi Nazionalak astearte goizean CDRen aurkako operazioa abiatu du. Guardia Zibilak bi lagun atxilotu ditu Nació Digitalek informatu duenez. "Terrorismoa, sedizioa eta matxinada" egozten diete, El Confidencialen arabera. Aste Santuan errepideak eten edo ordain-sarietan barrerak altxatzearen ekintzekin lotura izan dezakete. Esquadra Mossoek beste sei atxilotu dituzte.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude