argia.eus
INPRIMATU
Epaileak huste agindua igorri du Tosuren aurka, “erresistentzia oporrak” deitu dituzte
  • Desalojo aginduaren aurrean “erresistentzia oporrak” antolatu dituzte. Eusko Jaurlaritzak eta Garraio Partzuergoa epaileari presio egiten ibili direla salatu dute.

Topatu.eus @topatu_eus 2017ko abuztuaren 04a
Tosuko baratza autogestionatuak.

Astelehenen epaileak huste agindua igorri zuen Tosuren aurka. Bertako kideek salatu dute PNVren Eusko Jaurlaritzak eta Garraio Partzuergoak, epailea presionatzen ibili eta gero, abuztuan Tosun sartzeko agindua lortu dutela. 

Ilusioz, indarrez eta elkar-laguntzaz hustutzeari aurre egingo diotela jakinarazi dute. “Bidea ez da desalojoan amaituko, horrek beste borroka-egoera batzuk sortuko baititu obrak bertan behera uzten dituzten arte. Andra Mariko auzokide batek Bertolt Brechten olerkia gogora ekarri du, “zalantzen artean ederrena ahulek eta etsituek euren burua altxatu eta zapaltzaileen indarrean sinesteari uztea.” 

Horregatik, abuztuaren 9tik aurrera Tosun antolatu dituzten erresistentzia oporretara hurbiltzeko deialdia luzatu dute. Dauzkagun oporrak eta erresistentzia uztartzeko egitaraua prestatu dute.

Albiste hau Topatu.eus-ek argitaratu du eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta