Eva De Miguel ikasle sopelarrak demanda jarri zion Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari. A ereduan ikasi zuen eta EGA gainditzeko gai ez zen izan. Orain euskaltegian ari da ikasten EGA azterketa gainditu ahal izateko. Hezkuntza Sailari 10.600 euroko kalte-ordaina eskatu zion De Miguelek, ikastetxetik at ordaindu behar izan dituen eskola orduengatik. Epaileak esan du ordea, legeak ez duela korrelaziorik ezartzen hizkuntz ereduen eta lortu beharreko euskara mailaren artean.