argia.eus
INPRIMATU
Epaile batek Espainiako hiru polizia deitu ditu deklaratzera U-1eko jokaeragatik
  • Bartzelonako 7.epaitegiak Pau Claris eskolako jokabideak aztertuko ditu. Deklaratzera deitu duten bat Mediterrània eskolako gertakariengatik ere ikertua izaten ari da.

Asier Gonzalez de San Pedro @asiertxiki98 2018ko irailaren 05a
Urriak 1eko poliziaren kargak (Argazkia:wikipedia)

Espainiako poliziako inspektoreorde bat da bi auzietan ikertua izaten ari dena. El Nacional egunkari kataluniarrak argitaratu duenez bi epai daude zabalik eta lau Espainiako polizia auziperatuta. Hurrengo egunetan erabakiko du epaileak Pau Claris eskolako auziperatuak noiz deklaratuko duten.

Irídia, giza eskubideen defentsarako kolektiboa, arduratuko da U-1eko biktimen defentsaz. Kolektibo honek dio “pauso berri bat dela U-1eko kargengatik Espainiako polizia ikertu bezala joatea Pau Clariseko zitazioan”. “ Inpunitatearen aurka lanean jarraituko dugu eta gertakarien ikerketa zehatza aurrera atera dadin lan egingo dugu” gaineratu du Irídiak.

Pau Claris eskola erreferenduma eta gero gehien aipatu den eskoletakoa izan da. Gainera, eszena biolentoenetariko eman zen ikastola izan zen, Marta Torrecillari hatzak puskatu zizkioten eskola baita.

Egun hartako irudiak Pau Clariseko eskolan: