Madrileko epaile batek onartu egin du Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren erabakiari jarritako helegitea eta bertan behera utzi du Errege Kopako finalean Esteladak agertzearen debekua, Vilaweb hedabideak argitaratu duenez.
Drets Bartzelona futbol taldeko jarraitzaileen elkarteak jarritako helegiteari erantzunez hartu du erabakia Jesús Torres epaileak. Beraz, Esteladak sartu ahal izango dituzte zaleek Vicente Calderonen.
Epaileak “automatikoki utzi du bertan behera neurria”, Fiskaltzaren eta Estatuko Abokatuaren alegazioak jaso ondoren. Horrela, baliogabetu egin du Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren debekua. Fiskaltzak debekua defenditu du.
Nolanahi ere, oraindik ez da amaitu auzia; epaile batek ebatzi beharko du Bartzelonako futbol taldeak ezarritako helegitea. Epaile horrek berretsi egin dezake erabakia edo beste erabaki bat hartu.
Erakunde independentisten protesta deialdia
Kataluniako Asanblea Nazionalak (ANC), Ómnium Cultural eta bestelako erakunde independentistek jakinarazi dute hurrengo egunetan Eskoziako 10.000 bandera zabalduko dituztela Kopako Finala ikustera gerturatzen diren Barçako zaleen artean, Espainiako Gobernuko ordezkariak hartutako neurriari erantzuteko protesta gisa.
Polemika handia eragin du debekuak. Carles Puidgemont Kataluniako presidenteak, Ada Colau Bartzelonako alkateak eta Manuela Carmena Madrileko alkateak adierazi dute ez direla partidura joango, erabakia “onartezintzat” jota.
Valentziako Hezkuntza Kontseilaritzak 16 hizkuntzetatik bederatzitan murrizketak jakinarazi dizkie Hizkuntza Eskola Ofizialei, eta euskal hizkuntza da okerren geratu dena.
Joan den azaroaren 6an Espainiako Auzitegi Nazionaleko Manuel García-Castellón epaileak hamabi pertsona auzipetu zituen Tsunami Democratikoa auzia dela eta. Ostegun honetan ezagutu zen hiruk atzerrira ihes egin dutela, tartean Jesús Rodríguez La... [+]
Sindikatuek eta hizkuntzaren aldeko erakundeek "atzerakoia eta diskriminatzailea" dela esan dute eta mobilizazioak iragarri dituzte. Sakon landu dute gaia La Directan.
Kartzeletako funtzionarioen protestak aitzakiatzat hartuta, milaka preso erabat giltzapetuta eduki dituzte Kataluniako sei espetxetan.
Europako Banku Zentraleko lehendakari orde Luis de Guindosek Europak dituen "mehatxuez" hitz egin du Bartzelonan: "Berriz ere erreforma estrukturalen inguruan hitz egin behar dugu".