Epaiketaren hurrengo saioa egun bat atzeratu dute, greba dela-eta


2010ko irailaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02

Udalbiltzaren kontrako epaiketaren hurrengo saioa hilaren 29rako jarri zuen Gomez Bermudez epaimahai buruak. Egun hori jartzerako bazekien, ordea, Espainian greba orokorra deituta zutela sindikatu nagusiek, eta epaitegiko langileek deialdiarekin bat egin zezaketela. Orain, iritziz aldatu eta egun bat atzeratu du saioa, hilaren 30era. Egun horretan froga perizialak aztertu eta akusazioaren perituek –guztiak poliziak dira– hitz egingo dute. Oraingoz, ez fiskaltzak ez herri akusazioak, dute frogatu Udalbiltzak ETArekin loturarik zuenik. 10 eta 23 urte arteko kartzela zigorrak eskatu dituzte 21 auzipetuentzat.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Jaioberrien orpo-proban gaitz gehiago aztertzera behartuko du Osakidetza Espainiako Gobernuak

Jaurlaritzari koloreak atera dizkio Espainiako Gobernuak: Osakidetzak iragarri berri duenean jaioberriei egiten zaien orpo-proban hamalau gaitz antzeman ahalko direla aurrerantzean, gutxienez 22 gaitz behatu beharko ditu, Madrilen aginduz. Nafarroak dagoeneko 30 gaixotasunen... [+]


2024-04-24 | Juan Aldaz Arregi
Athletic zuri ta gorria, zu zara nagusia, baina zertan?

Gizonezko futbol profesionalaren gaitasun (im)mobilizatzaileari buruzko hausnarketa soziologikoa (artikulu hau EHUren Campusa aldizkariak argitaratu du)


Neskak eta ikasketa zientifikoak: 6 urteetatik unibertsitatera bitarteko harreman gatazkatsua

Neskek gaitasun matematiko eta zientifikoekiko txikitatik duten pertzepzio, autopertzepzio eta bizipenen eraginez, zientzia arloko ikasketei muzin egin eta bestelako karrerak aukeratzen dituzte. Hala dio ikerketa berri batek.


Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


Eguneraketa berriak daude