Enric Duran: “Ekonomikoki jasangarriak diren ekimenak sortzeko ausardia botatzen dut faltan”

  • Gogoan duzu Enric Duran katalana? Proiektu sozialak finantzatzeko kredituak eskatu zituen hainbat bankutan, eta horiek ez ordaintzeagatik justizia atzetik du orain. Klandestinitatetik, elkarrizketa eskaini dio CNT sindikatuko egunkariari, dirua zertara bideratu den kontatzen duen dokumentalaz hitz egiteko.


2014ko ekainaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Duranek 492.000 euro eskatu zituen kreditutan, ekimen sozialetara bideratzeko.

2008an, Duranek 492.000 euro eskatu zituen kreditutan, 39 bankutan. Fiskaltzak zortzi urteko kartzelaldia eskatzen du harentzat, baina bere burua errugabetzat du Enric Duranek, "banku-kredituaren kontratuak ez duelako oinarri legalik" eta bere ekintzak "egindako okerra baino askoz onura handiagoa sortzea" zuelako helburu.

Retorn, una historia que vam construir juntes dokumentalean azaldu dute diruak finantzatu dituen proiektuak (ez guztiak, zenbait kasutan arazo legalak izango lituzketelako).

Kooperatiba Integral Katalana (CIC) da ekimen nagusia: 300 proiektu kooperatibo baino gehiago eta milaka pertsona biltzen ditu egitasmoak. "Egungo sistemak inposatzen digun panorama, desobedientzia, eta alternatibak eraikitzea dira ekimen kolektibo honen motorra", diote dokumentalean.

Duranek elkarrizketan azaldu duenez, "batzuetan jarrera oso itxiak ditugu diruarekin. Ekonomikoki jasangarriak diren ekimenak sortzeko iniziatiba eta ausardia handiagoaren beharra bota dut beti faltan. Argi dago ez dela erraza eta lana dagoela atzean, baina norbaiten aginduetara soldatapeko izatea ez da koherenteena, antolaketa mota autoritarioak mantentzearen kontra dagoenarentzat (…) Ez da zaila gure baloreekin bat datorren gizartea irudikatzea, baina sarri ezinezkoa edo oso urrunekoa iruditzen zaigu, eta askoz ere gutxiagorekin etsi egiten dugu".

Informazio gehiago:

Gaiaz erreportajea egin genuen ARGIAn: Intsumisioa kapitalismoari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia soziala
Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-09 | Enbata
Euskal Monetak mugaz gaindiko tresna amankomuna gogoetatzen

Euskal Monetak garapen handia ezagutu du azken urteotan Ipar Euskal Herrian. Europako tokiko moneta indartsuena bilakatu da. Sortu zenetik, Hego Euskal Herrira hedatzeko asmoa integratu zen proiektuan. Mugaz gaindiko tokiko moneta osagarri baten sortzea lantzen hasia da Euskal... [+]


2024-04-09 | Euskal Irratiak
Iñaki Etxeleku: "Gure estatutuek espekulazio merkatutik kanpo ezarri dute gure etxebizitza kooperatiba"

Bizitegi molde kooperatiboak zabalduz doaz Ipar Euskal Herrian. Euskal Hirigune Elkargoko azken biltzar nagusian Nicole Etxamendi, Itsasuko hautetsiak "Bizi lagun" kooperatibak kontutan hartu behar zirela eta alternatiba ona direla azpimarratu zuen.


Hazien lezioak, lan produktibo eta erreproduktiboak bereizteaz

Haziekin hamaika metafora eta hitz joko egin dira. "Zerbaiten hazia izan", "proiektu baten hazia erein", "etorkizunerako haziak"... esamoldeak ezagun zaizkigu. Zerbait berezia dute haziek.


Numeriko iraunkorraren eguna Baionako Estitxu Robles kolegioan

Martxoaren 6an numeriko edo digital iraunkorraren eguna ospatu dute Baionako Estitxu Robles kolegioan. Ordenagailu zaharrak berregokitzen ikasi dute eta Ilargikoop ikasle kooperatibaren berri jaso dute.


Eguneraketa berriak daude