Marc Fontek El Critic gunean (harpidedunek leitu dezakete osorik) azaldu du zein izan diren azaroaren 9an Katalunian galdeketarik egon ez dadin ahalegindu diren indar ekonomiko nagusiak.
Fòrum Pont Aeri [Bartzelona-Madril airezko hegaldi saretik hartu du izena], lehenago aipatu izan dugun Hiru Aldeko Batzordea [nazioarteko presio talde ezaguna], Círculo Ecuestre [Bartzelonako oligarkiaren kluba], Foment del Treball [Kataluniako enpresa handien patronala] eta Cercle d'Economia aipatzen ditu zehazki Fontek.
Bere hitzetan, batik bat CiU koalizioaren gain egin dute presio galdeketa eragotzi nahian.
Burujabetzaren aldeko enpresarioak elkarturik
Fòrum Empresarial Creiem en Catalunya sortu dute Nació Digitalen irakur daitekeenez, Kataluniaren burujabetzan sinesten duten enpresaburuak biltzeko.
Asteazkenean, hilak 22, Bartzelonako auditorioan egingo dute bilera azaroaren 9ko galdeketa sustatzen dutela erakusteko. Oraingoz 400dik gora enpresaburuk jakinarazi dute beren atxikimendua.