Energia trantsizioa eta demokrazia hizpide Bilbon martxoaren 30 eta 31n

  • TRADENER taldeak Energia trantsizioa eta demokrazia - Hemen eta Hegoaldean mintegia antolatu du martxoaren 30 eta 31rako, EHUren Sarrikoko eskolan dagoen Europa Etxean, Bilbon. Ekologistak Martxaneko, Mugarik Gabeko Ingeniaritzako eta EHUko hainbat ikertzaile eta ekintzailek osatzen dute TRADENER.


2017ko martxoaren 28an - 11:46

Energi trantsizio demokratikoari dagozkion hainbat gai jorratzeko asmoa dute: enpresa transnazionalen erantzukizuna, justizia klimatikoa, pobrezia energetikoa, energiaren kudeaketa publikoa eta ekintzaileen aurkako errepresioa, besteak beste. Gai guztiak Ipar-Hego arrakala eta genero desberdintasuna kontuan izanda aztertuko dituzte.

“Eztabaida egungo baliabideen murrizketaren eta eraso transnazionalaren testuinguruan kokatuko dugu”, adierazi dute antolatzaileek. Bertoko eta kanpoko adituak gonbidatu dituzte horretarako, besteak beste Uruguai, Katalunia, Galizia eta Portugalgoak.

Martxoaren 30ean arratsaldez egingo dizuet saioak eta martxoaren 31n goizez. Bigarren egunean ordubeteko etena egingo dute 11:00ak aldera, Iberdrolaren Akziodunen Batzarraren aurreko manifestazioan parte hartzeko. Hona hemen egitaraua osorik.   


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia krisia
GNL: Louisianako zingiretan jokoan dira munduko klima eta osasuna

Energia krisiak eta Ukrainako gerrak hauspotuta, Gas Natural Likidotua (GNL) bihurtu da munduko lehengai estrategiko eta preziatuenetakoa. AEBetako hegoaldean gasa modu horretan biltegiratu eta esportatzeko planta erraldoiak egin asmo ditu industriak, baina Joe Bidenen gobernuak... [+]


2024-03-25 | ARGIA
"Megaproiektu berriztagarrien egungo hedapenaren aurka eta bizitzaren alde" manifestua sinatu dute hainbat alorretako 75 pertsonak

"Elite ekonomiko baten pribilegioak iraunarazten diren aldi berean, konponbide faltsuak eskaintzen dizkigute, egiazko konponbideek beharko luketena onartu gabe: oligarkia energetikoa erabat auzitan jartzea, hazkunde ekonomikoaren aginduarekin haustea, gure eredu produktibo... [+]


2024-03-20 | ARGIA
Jasangarritasunaren Euskal Azokak hamargarren edizioa egingo du asteburuan Durangon

Berdeago Azoka egingo dute martxoaren 22tik 24ra, Durangoko Landako Gunean. Energia-eraginkortasunaz eta kontsumo arduratsuaz kontzientziatzeko helburua du Jasangarritasunaren Euskal Azokak, ingurumena babesteko irtenbideak tarteko.


Adrián Almazán
"Gizartearen logika algoritmikoarekin, gizakiak esplotatzen jarraituko dugu"

Fisikan lizentziatua eta Filosofia doktore, Gasteizen du ohiko bizitokia Adrián Almazánek (Madril, 1990), baina egun Madrilgo Carlos III Unibertsitatean ematen ditu klaseak. Digitalizazioak ingurumenean, energian eta gizartean sortzen dituen eraginak izan ditu... [+]


Eguneraketa berriak daude