argia.eus
INPRIMATU
Energia elektrikoa berriztagarria izango da EAEko eraikin publikoetan
  • Administrazio publikoaren eraikin eta instalazio guztien sistema energetikoa berriztagarria baino ez dela izango jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak. Zerbitzuen sektoreak kontsumitzen duen energiaren %30 administrazioak kontsumitzen du EAEn.

ARGIA @argia 2019ko urriaren 02a

Klima aldaketa da “aurre egiten ari garen erronka premiazkoena eta konplexuena”, adierazi du Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak. Erronka horretan aurrerapausoa izango delakoan, sistema energetiko jasangarriagorantz egingo du Lakuak.

Urratsa emateko, 73,5 milioi euro inbertituko ditu Jaurlaritzak 2020 eta 2021 artean.