argia.eus
INPRIMATU
Energia autoekoizpenaren aukerak eta mugak izango dituzte hizpide Bilbon
  • Energia Gara kooperatibaren Bilboko taldeak eta Mugarik Gabeko Ingeniaritza elkarteak energia autoekoizpenari buruzko lehenbiziko jardunaldia egingo dute Bilbon ekainaren 21ean. Jardunaldia DesobEKIentzia kanpinaren barruan kokatu dute. Gaur egun indarrean dagoen autoekoizpenari buruzko araudia azaldu eta elektrizitate autokontsumorako zer aukera erreal dagoen esango dute.

Unai Brea @unaibrea2 2014ko ekainaren 20a
Autoprodukziorako instalazioen adibide praktikoak emango dituzte jardunaldian. (Arg.: CERP-CC By SA).

Jardunaldia Boluntaren egoitzan egingo da, Ronda kaleko 5. zenbakiaren aurrean, bigarren solairuan. Goizeko 10etan hasi eta eguerdiko ordu bata arte iraungo dute hitzaldi eta azalpen praktikoek. Antolatzaileek iragarri dutenez, “autoprodukzio instalazioen legedi aldeko eboluzioa, gure etxebizitzan jartzeko instalazio baten diseinua –adibide praktikoak barne–, eta eredu energetiko berri baterako gaur egungo alternatibak” izango dituzte hizpide.

Informazio gehiago:

Jardunaldiaren egitaraua (pdf)