Eneko Goiak dio "arrazoi naturalek eraginda" hil dela Donostiako etxegabea

  • Eneko Goia Donostiako alkateak San Sebastian egunean hirian hil ziren bi pertsonei buruzko adierazpenak egin ditu Euskadi Irratian.


2016ko urtarrilaren 22an - 13:01
Eneko Goia Donostiako alkateak Euskadi Irratian hitz egind u ostiral goizean (argazkia: eaj-pnv.eus).

Donostia 2016 dela-eta programa berezia egin du irrati publikoko Faktoria saioak ostiral goizean. Programa gidatzen duen Maite Artola kazetariak Kultur Hiriburuaz hitz egiten hasi baino lehen galdetu dio Goiari bi heriotzei buruz.

Alkateak azaldu duenez, Udalak momentuz dauzkan datuak “mugatuak” dira eta “zuhurtziaz” hitz egin behar da. “Baina dirudienez”, gaineratu du, “zoritxarreko bi gertakari hauek arrazoi naturalak eraginda gertatu dira”.

Hildakoetako bat gutxienez etxegabea zela gogora ekarri dio kazetariak. Goiak azaldu du Udalak daukan informazioaren arabera hiriko gizarte zerbitzuek artatutako pertsona zela. “Eta askotan horrelakoetan gertatzen den bezala, nahiz eta batek baliabideak izan egoera horiei erantzuteko, norberaren borondatea zein izaten den oso zaila da baldintzatzea”.

Hildakoak gizarte zerbitzuei uko egin ziela iradokitzen ari ote zen galdetu dio jarraian kazetariak.

“Nik dauzkadan datuen arabera behintzat, badirudi horrela dela” adierazi du Goiak. “Ez da gauza berria gainera, urteetan zehar izandako harremana da, eta zitetara ez azaldu eta bueno… Seguruenik, eta zuhurtziaz esan beharreko gauza da, badira beste faktore batzuk kalean egotearenak ez direnak agian, eta agian faktore horiek dira kalean egotea eragin zutenak, horrelako egoera bat gertatzea eraman dutenak”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Donostia
Kokaina gaindosiaz heriotza, Donostiako Tabarin kabaretan

Kabaretak, parrandak, emakume biluziak dantzan, kokaina, heroina eta morfina salgai farmazietan... Pelikula bateko eszena dirudi, baina Donostiaz ari gara. Orain 100 urte baino gehiago, aristokratentzat eta burgesentzat festa latzak izaten ziren hiriko kabaretetan. 1917an,... [+]


2024-04-11 | Irutxuloko Hitza
Donostiako belodromoaren arkupean "hesi lotsagarriak" jarri izana salatu du Harrera Sareak

Donostiako Harrera Sareak belodromoko arkupean oztopoak jartzea salatu du. Zehazki, azken egunotan jarri dituzten hesien aurka egin dute sare sozialetan. Zabaldutako adierazpenetan adierazi dutenez, udala muga horiek jartzen dabil etxerik gabeko donostiarrek bertan lo egin ez... [+]


Palestinari, osasun mentalari eta transexualitateari buruzko filmak ikusi ahalko dira Giza Eskubideen Zinemaldian, besteak beste

Hilaren 12tik 19ra egingo dute 21. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia, eta askotariko filmak proiektatuko dituzte: osasun mentala, Palestinaren egoera, migrazioak, lanaren etorkizuna, Ukrainako haurrak eta transexualen eskubideak izango dira zinemaldiko film eta... [+]


2024-03-24 | Reyes Ilintxeta
Kristina Berasain. Sahararekin kateatuta
"Palestinakoa ikusita, zer egingo du orain Marokok Sahararekin?"

Arnas luzeko kazetaritza maite du Kristina Berasainek. Kazetaritza pausatua. Haimaz haima ibili da sahararrekin hizketan, kontakizunak eta testigantzak bilduz, gero horiek guztiak liburu eder batean harilkatzeko. Pasioz eta pazientziaz, ia 50 urte erresistentzian daraman saharar... [+]


25 lagunetara murriztuko dute turista taldeetako gehieneko pertsona kopurua Donostian

Donostia Turismoak apirilaren 10etik aurrera jarriko du neurria indarrean, eta derrigorrez bete beharko da, bestela isunekin zigortuko dutelako gidari turistikoa.


Eguneraketa berriak daude