argia.eus
INPRIMATU
Enbrioiak haurdunak baino eskubide gehiago
  • Marta Monasteriok Madrilonia.org webgunean Espainiako Estatuko Abortu Legearen erreformaz idatzi du iritzi artikulua, eta haren ustez, aurreproiektuak enbrioiaren eskubideak haurdunarenaren gainetik jartzen ditu, emakumea adin txikiko bihurtzeraino. Hona gaztelaniatik itzulitako pasarte bi:

ARGIA @argia 2014ko urtarrilaren 31
Abortuaren aldeko elkarretaratzea. Argazkia: Monika del Valle / Argazki Press.

“Oso arriskutsua da eztabaida malformazio kasuetara murriztea. Defendatu beharrekoa ez da ‘sortu’ den izaki batek besteak baino eskubide gehiago duen jaiotzeko, edo emakumeak kasu batean edo bestean erabaki dezakeen ala ez zer egin; momentu oro, berari, bere gorputzari, bere sexualitateari eta bere bizitzari dagokion neurrian erabakitzeko aukera izan behar duela baizik. Aurreproiektuak dio zerrenda oso bat (legegileak, epaileak, medikuak eta psikologoak) dela gai haurdunaldia etetea egokia den ala ez erabakitzeko, aurresuposatuz beraz, horien irizpidea haurdunaren beraren gainetik dagoela. Berak ez al daki bada zer ari den egiten?".

"Autoritatea kenduta emakumeak haur bihurtzen gaituzte, erabaki zentzuduna hartzeko arrazoitzeko gaitasuna ezeztatzen digute, adin txikikoak bihurtzen gara. Abortu delituaren erantzule ere ez ginateke izango (medikuak lirateke) zeren kontu honetan guztian gure egitekoa zeharo pasiboa da. (…) Erreforma guztietan [1985ekoa du gogoan] momenturen batean edo bestean, enbrioiaren eskubideak balio gehiago du, berau hazten ari den haurdunak baino”.