argia.eus
INPRIMATU
EMUN-ek 10 urte

2007ko irailaren 26a
'Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa'

1997an, Eskoriatzako Irakasle Eskolaren eskutik sortu zen EMUN, lana euskalduntzeko kooperatiba. Gaur egun 120 euskara plan ditu abian eta 91 pertsona ari da lan horretan, horietatik 77 hizkuntz teknikariak. Hamargarren urteurrena dela-eta egingo dituzten ekitaldien berri aste honetan emango dute. Hala ere, hona aurrera dezakeguna:

- Urriak 9, Arantzazu (Oñati): Motibazioa eta hizkuntza normalizazioa izeneko jardunaldia izango da. Honakoak hizlariak: Peter Macintyre (Kanada), Ferrán Suay (Valentzia) eta Euskal Herrikoak Joxpi Irastortza, Alex Mungia, Xabier Elortza eta Iñaki Eizmendi.

- Urriak 24, Arrasate: 10. urteurrena ospatzeko ekitaldi nagusia egingo dute.

 

10. urteurrenaren harira antolatutako ekimenen berri ostegunean (27) emango du EMUN-ek, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean eskainiko duen prentsaurrekoan.