Macron-en hurrengo round-a gobernu berriaren soken artean

  • Frantziako hauteskunde legegileak eginen dira ekainean, 11n eta 18an. 557 diputatu hautatuko dira, senatariak bestalde. Emmanuel Macron presidentearen eta lehen ministro Edouard Philipperen gobernua osatuta dago. Nola eragingo du Legebiltzar Nazionalak Gobernuaren politikan?


2017ko maiatzaren 19an - 10:41

1- Gobernua parekidea da, 11 emakume eta 11 gizon, garrantzizko ministerioak gizonen esku dira ordea. Edouard Philippe-ren inguruan Barne ministro Gerard Collomb (PS), Justizia ministro François Bayrou (MoDem), Ekonomia ministro Bruno Le Maire (LR) daude. Bayrou eta Collomb gainera Estatu ministroak dira, Nicolas Hulot-ekin batera (Ekologista). Inork gutxi daki zertan datzan estatu ministroen betebeharra. Denak gizonak dira. Seiak dira boterearen muina. 

2- LR, PS, MoDem eta Ekologisten ildoko kideak sartu ditu gobernuan Macronek. Promestutako rassemblement edo kontzentrazioaren politika gauzatzeko bidea urratzen ari da. LR eta PS alderdiak higatzea lortu du hein batean. FN ez, bistan da, ezta Jean-Luc Mélenchonen Frantzia intsumisioa limurtu ere.

3- Macronek LRko bi kide ditu gobernuan, eta Edouard Philippe lehen ministroak jo zion orain arteko bere alderdiari lehen kolpea. Boxeolaria da, “kirol” horixe praktikatzen du. Askoren ustez, eskuindarra da, alta bada, politikan PSn hasi zen, gero Alain Jupperen eskutik –RPR edo UMP eskuindar espresioen bidean– La Havreko auzapeza izatera iritsi zen. Azkenik, sozio-liberala agertu da. Ministro izatera iristeko “lagundu dioten LRko kidek” ego handiko gizona dela diote. Kameleoia. Botere gose betiere.   

4- LR mugimenduak eutsi dio Macronen lehen “erasoaldiari”. Lehen round handia ekaineko bi itzulian jokatu dute. LRko hogei diputatuk begi onez ikusi dute Philippen izendapena. Bordeleko auzapeza Juppe da LR berezko indarraz eta nortasunaz mantendu dezakeena. Juppe eta Philippe ildo berekoak dira LRn. Oraingoz, ez da LRko inor Macronen zerrendetan. Jupperekin batera, LRko buru esanguratsu François Baroin-ek dioenez, Macronek LRko hainbat kide bahitu ditu, baina ez du “gerra” irabaziko.     

5- PSko kideak ere ba dira Gobernuan. Lyongo auzapez eta barne ministro Gerard Collomb ez da edonor. Macronek K.O. utzi du Alderdi Sozialista. Hollandek eta Vallsek “lagundu” diote bistan da. Benoît Hamon da PSko ikur bakarra. Argia ematera deitua, baina itzalpean geratu dena. PSko 24 diputatu daude Errepublika Martxan-eko zerrendetan. Honek 428 diputatugai izenak aurkeztu ditu. Gehiengoa lortuko al du?

6- Jean-Luc Mélenchonen Frantzia Intsumisoa da Errepublika Martxan-en arerio nagusia. Mélenchonek gainera ez omen du nahi bere hautagaiak engainatu. Alderdi Komunistarekin (PC) zuen aliantza bertan behera utzi du. “Presidentzialetarako gure programa ukitu gabe mantenduko dugu, ez dugu boza eman digun inor traizionatuko”. PCk Mélenchonen programako funtsezko hainbat gai “leundu edo apalarazi” nahi izan ditu hauteskunde legegileetara begira.

7- Marine Le Penen Fronte Nazionala  “desagertuta” dago. Lehen roundan ez zen K.O. geratu, baina puntutan galdu zuen. Bozen sistemak ez du laguntzen FN, eta datozen bi itzulitan, diputaturen bat lortzeko aukera “zapuztuko” diote gainerako hautagaitzek. Bereziki LR alderdiak.

8- Ezker aldeko alderdi eta hautagaientzat Macronen gobernua eskuindarra da. Beren ustez, Frantziak behar duen erreforma egiteko –Europa, Jihadismoa eta seguritatea, sei milioi langabe, zergen erreforma, hezkuntza sistema…–  ez da kontzentrazio gobernua nahikoa, ez egokia. LRk gobernu hau ez dela eskuinekoa dio, euren baloreak desitxuratzera helburu dituen alderdia da.

9- Frantziako Zentroa da kontzentrazio gobernuan hobekien paratuta dagoena. François Bayrou Justizia ministroa izateaz gain, MoDem alderdiak 40 politikari kokatu ditu Errepublika Martxaneko zerrendetan. Euskaldunoi dagokigunez, euskal gatazkaren soluziobidean, Justizia sailak berebiziko munta du. Egiari zor, Bayrou biarnesak “makila eta azenarioa”-ren politika erabili zuen Hezkuntza ministroa izan zenean. Kari honetara, Jean Lasalle diputatu biarnesak eta Bayrouren “mutila”k luzatu duen chocheta iraingarria, mingarria eta susmagarria izan da. Alegia, erran badu handia erran du: “Ikastoletan armak erabiltzen irakasten da”. Oso adierazgarria da ere, Hezkuntza ministro Jean-Michel Blanquer eta Goi Irakaskuntza ministro Frédérique Vidal iIzatea. Eremu eta gaietan zailduak, baina ageriko pisu politikorik gabeak. Justizia, Hezkuntza eta Hizkuntza sailek izanen dute zer esan eta zer eman Euskal Herrian.

10- Macronen aro berria hasi baino ez da. Hiru aste barru jakinen dugu bere gobernuak Legebiltzarreko gehiengo osoaren sustengoa izanen duenez. Bestelakoan, Kohabitazio edo Elkarbizitzako Gobernua kudeatu beharko du. Bistan da, LR eta Frantzia Intsumisoa ditu arerio gaitzenak. LRk FNaren boz asko jasoko du, lehen itzulian ez bada, bigarrenean. Gauza bera, Frantzia Intsumisoaren kasuan, PSra doazen hainbat bozek haren diputatuen alde eginen baitute halabeharrez.

11- Macronen garaipena gezurrezkoa omen da, frantziarrak sosegatu dituen politikaria da, FN-ren beldurraren babestu batetik eta bi alderdi tradizionalen hondamendiaren azpian geratzeaz libratu, bestetik. Presidentzialetan hasitako konbateak hamaika round dauzka alabaina. Macronek Gobernuan lortu duen botere kontzentrazioak ekarriko al dio Frantziako Legebiltzarraren gehiengoaren sustengoa?  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Frantziako Gobernua
Errendimendu akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak Ipar Euskal Herrian

Ongi doazen ikasleak talde batean, zailtasunak dituztenak, bestean; maila akademikoaren arabera banatuko dituzte ikasleak datozen ikasturtean, Frantziako Estatuan. Ikasleak sozialki eta akademikoki sailkatu eta bereiztea, desoreka areagotzea eta egoera okerragoan daudenak... [+]


Urtebeteko eta bi urteko espetxe zigorrak eskatu ditu prokuradoreak Molle eta Etcheverry bakegileentzat

Espetxe zigor arinak eskatu ditu Frantziako fiskaltzak Parisen epaitzen ari diren Jean Noel Txetx Etcheverry eta Beatrice Mollerentzat, ETAren helburuen arabera jardutea egotzita. Hala, zigor horiekin bakegileek ez lukete espetxera joan beharko. Maiatzaren 16an emango dute... [+]


Epaiketa
Parisek armagabetze prozesuan "kooperatu" zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]


Elkarretaratzera eginen dute Baionan, Frantziako Ekonomia eta Etxebizitza ministroen bisitaren kari

Guillaume Kasbarian Etxebizitza ministroa eta Bruno Le Maire Ekonomia eta Finantza ministroa Baionan egonen dira ostiral honetan. Etxebizitza eskubidearen aldeko elkarretaratzera deitu du Herrian Bizi plataformak.


Ikasle euskaldunek Frantziako Legebiltzarrean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute

Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]


Eguneraketa berriak daude