Emili Martin Herrirako ordezkaria ez da aurkeztu Espainiako Auzitegi Nazionalean

  • Herrirako Ipar Euskal Herriko ordezkariak goizeko 10:00etan aurkeztu behar zuen epaitegian, Espainiako Estatuan talde terroristatzat jotzen den mugimenduko kide izatea egotzita. “Ez naiz joanen giza eskubideez trufatzen den epaitegi baten aitzinera” adierazi du Martinek Euskal Irratietan, deliberoak ekarriko dizkion ondorioen jakitun izanagatik ere: Madrilek euroagindua luzatuko du eta Frantziak aplikatuko duen edo ez erabaki beharko du.


2013ko azaroaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Emilie Martin. (Argazkia: Euskal Irratiak)

Espainiako Estatuak irailaren 30ean herri mugimendu horren kontra abiatutako operazioaren baitako beste urrats bat da Emile Martini aplikatu zaiona. Egun hartan 18 lagun atxilotu zituzten eta urrian Emilie Martin eta Jon Mintegiaga deitu zituen epaitegiak. “Talde terroristako kide izatea”, “talde terrorista finantzatzea” eta “terrorismoa goratzea” egotzi zaie denei.

Operazio horren baitan Herriraren aktibitatea bederen bi urtez geldiarazi zuen epaitegiak, bai kontu korronteari dagokionez, baita webguneko eta sare sozialetako jardunari dagokienez ere.

Sarekada gertatu eta hiru egunera, Emile Martin eta Garbiñe Eraso prentsaurrean agertu ziren operazioa Ipar Euskal Herrira zabalduko zenaren susmoa adierazteko. Halaxe gertatu ere. Parisko Gobernua eta Alderdi Sozialistari Herriraren kontrako “erasoaren” aurrean erreakziona zezan eskatu zieten, Christiane Taubira Justizia ministroa zuzenki interpelatuz. Herriraren kontrako operazioa gauzatzen ari zen egunean Espainiako Justizia ministro Alberto Ruiz-Gallardónekin borroka anti-terroristarako elkarlanaren indartzea sinatzen ari zen ari zen Taubira, eta horren ordez bake prozesuaren aldeko pausoak eman zitzala eskatu zioten Ipar Euskal Herriko Herrirako bi kideek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herrira
'47ak Herrian' pankarta jartzeagatik 2.800 euroko isuna Donostiako Udalak

Donostiako zazpi herritarrek orotara 2.800 euroko isuna jaso dute, iazko irailaren 15ean –estropada eguna– Kontxan 47ak Herrian zioen pankarta jartzeagatik. Zazpi laguni, bakoitzari 400 euroko isuna jarri die Donostiako Udalak. Egun berean, Alde Zaharrean 30 urtez... [+]


The 'Herrira' Trial
A call for 600 years of sentencing for supporting Basque prisoners

Standing up for EPPK (Basque Political Prisoners Collective) prisoners is a greater risk in the 21st century than it was in the worst times of the Franco regime, as is political activism in their favour, being concerned about their rights, or helping their relatives financially... [+]


2016-10-18 | ARGIA
Emilie Martinen aurkako euroaginduari ezetz erantzun dio Paueko Auzitegiak

Espainiako Auzitegi Nazionalak igorritako euroaginduari ezetz esan dio Paueko Auzitegiak, eta horrenbestez ez dute Emilie Martin Bagoaz taldeko bozeramailea Espainiaratuko. Gainera, militante abertzaleari ezarritako kontrol judiziala kentzea ere deliberatu dute epaileek. Hala,... [+]


Gutun bereziak

Gutun mota asko iristen zaizkit. Horien artetik aprezio berezia diet politikoki nigandik urrun xamar egon daitezkeen lagunek idatzitakoak direnei, euskaldunok espetxearen inguru-marian antolatu antzera duzun zirkulutik kanpokoa denean, non hasi bai baina non bukatzen den argi ez... [+]


Eguneraketa berriak daude