argia.eus
INPRIMATU
Emaztekien aldia: gizon eta emaztearen arteko berdintasunaren aldeko jardunaldia Baionan
  • Emazteak, gure Aldia da! lemapeko jardunaldia izanen da urtarrilaren 16an, ostegunez  Baionan. Emazte eta gizonen arteko parekidetasuna  landuko da, Ipar Euskal Herriko Garapen Kontseiluko egoitzan, 1 Donzac karrikan.

Mikel Asurmendi @masurmendi 2020ko urtarrilaren 10

Martxoko udal hauteskundeen karietara, EBA kolektiboa-k aspaldi aditzera eman zuenez, plaza publikoa hartzeaz batera, emakumeek herrietako kontseiluetan gizonezkoen adinako kargu hartu beharra daukate, aginte tokietan parekidetasuna lortu aldera.

Kontseiluko Berdintasunaren Batzordea-k jardunaldi berezia antolatu du kari horretara. Parekidetasun gaia aztertuko dute mahai-inguruan, Emmanuelle Lapeyrek gidatua. Nicole Abar, Juana Aranguren, Clémence Labrouche eta Claudy Vouhé izanen dira hizlariak.

Segidan tailerretan hainbat gai landuko dute. Arlo politikoan, “benetako parekotasuna erdiesteko” moldea. Tokian tokiko bizitzan, “nola erdietsi berdintasuna herrian”. Halaber, “emazteentzako berezko etxe bat” antolatzeko modua aurkeztuko dute.