argia.eus
INPRIMATU
Emaztea hil du gizon batek Lapurdin
  • Bardozeko herrian gertatu da hilketa matxista. Gizonak bere buruaz beste egin du ondoren.

ARGIA @argia 2019ko ekainaren 25
Indarkeria matxisten kontrako mobilizazioa (Argazkia: Ipar Euskal Herriko Hitza)

Euskal Irratiek jakinarazi eta Berriak jaso duenez, gizonezko batek emaztea hil du Bardozen (Lapurdin). 90 urteko gizonak 72 urteko emakumea eskopetaz hil du. Bere buruaz beste egindu gizonak jarraian. Irratiek Baionako prokuradore Samuel Vuelta Simon aipatu dute informazioaren iturri bezala.

Iragan astean 83 urteko beste gizon batek 81 urteko ematea hil zuen Lapurdin, Urruñan. Orduko hartan ere gizonak bere buruaz beste egin zuen hilketa eta gero.