argia.eus
INPRIMATU
Emakumezkoak eta euskara, erronka bi musikarentzat (Sorkun, Anari eta Ines)

2007ko urriaren 05

Sorkun: "Egoera pixkanaka aldatuz joanen bada ere, euskaraz abesten duen emakumeen erreferente falta dugu. Nire kasuan ez nuen hasiera batean erreferenterik izan. Gero bai, ezagutu nituen Anari edo Alaitz eta Maider, adibidez".

Anari: "Argi dago emakumeren batek aurretik arrakasta lortu izan balu aldaketa arinagoa izango litzatekeela, baina gauzak izan diren moduan ikusita aurrera jarraitu behar dugu, gauzak naturaltasunez, bihotzez eta pasio handiz eginez".

Ines (Gose taldeko kidea): "Euskal Herrian emakume abeslariok gehiagotan sentitu dugu diskriminazio positiboa negatiboa baino. Horrekin ez naiz kexatuko, gure aldekoa denaren ezerrengatik ez naiz kexatuko".

(2007-10-05)