argia.eus
INPRIMATU
Emakumezko bat bortxatu dute Donostian
  • Zurriola hondartzan gertatu da erasoa igande goizaldean. Ertzaintza erasoa ikertzen ari da eta momentuz ez dago atxiloturik.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko irailaren 03a
Donostiako mugimendu feministak eta Donostiako Piratek astelehenean egindako elkarretaratzea. (Argazkia: Irati Salsamendi)

Zenbait iturrik jakitera eman duenez, konortea erdi galduta eta parte bat biluzik duela hondartzan etzanda aurkitu du Ertzaintzak 30 urteko emakumea. Ospitalera eraman dute eta medikuak azterketa egin ondoren, biktimak salaketa jarri du Antigua auzoko komisaldegian.

Eneko Goia Donostiako alkateak bozeramaileen batzordera deitu du astelehenerako, ikerketaren azken ordukoen berri emateko.

Sexu-abusua Zarautzen

Larunbatean, emakumezko batek Zarautzen sexu-abusuak pairatzeagatik salaketa jarri zuen. Segurtasun-iturriek adierazi dutenez, gertatutakoa argitzeko ikerketa abian da baina momentuz ez dago atxiloturik.

Uda beltza Gipuzkoan

Uda hasi zenetik, emakumeen indarkeriaren aurkako zazpi salaketa jarri dira Gipuzkoako polizi etxeetan. Horietatik bost, adin txikikoenak.

Eraso gehienak Donostiako Zurriola hondartzaren inguruan gertatu dira.