Emakumeentzako 'Viagra': onurak baino, kalteak dakartzan pilula?

  • AEBetako Gobernuak medikamentu berria onartu du emakumeen “desio sexuala” handitzeko. “Viagra femenino” izendatu duten produktua antidepresibo bat da, eta adituek salatu dute ez duela gizonentzako viagrarekin inolako zerikusirik.


2015eko abuztuaren 21an - 10:42
Psikiatrek ohartarazi dute depresioaren eta buspironaren aurka erabili izan den medikamentua dela “biagra femeninotzat” saltzen ari direna (argazkia: eldiario.es)

Psikiatrek ohartarazi dute depresioaren aurka erabili izan den sendagaia dela “viagra femeninotzat” saltzen ari direna, eta duela urte asko erabiltzeari utzi zitzaiola sortzen zituen albo-ondorioak zirela eta. Horien artean hipotentsioa, zorabioak edota goragalea aipatu dituzte adituek.

Addyi izeneko pilula Estatu Batuetako Elikagaien eta Sendagaien Agentziak (FDA) bitan baztertu zuen lehenago. Menopausiaren ondorioz emakumeek pairatu dezaketen “desio sexual hipoaktiboaren nahasmendua” deitutako gaitzari aurre egiteko planteatu dute sendagaia. Buruko Nahasteen Diagnostiko eta Estatistikarako Eskuliburuak (ingelesez DSM) jaso du gaitz hau, baina hainbat adituk asmatutako ondoeza dela salatu dute, korporazio farmazeutiko handien interesetarako sortua.

Psikologia Klinikoan aditu den Vicky Sanchez psikologoak bat egiten du aditu askoren iritziarekin: ezin da pilula hau erabili modu orokorrean desio sexualean “arazoak” dituzten emakumeekin, arazo hauek oinarri psikosoziala izaten dutelako gehienetan: “Kontuz ibili behar da, prozesu naturalak medikalizatzeko ohitura handia baitago. Farmakoren bat errezetatzea beharrezkoa den kasuetan oso adi ibili beharra daukagu adituok, interes ekonomiko handiak baitaude atzean”.

Pilula urdina, pilula arrosa

Adituek adierazi dute “viagra femenino” deitutakoak ez duela zerikusirik maskulinoarekin. Gizonentzako pilulak erekziora iristen laguntzen die, testosteronan gorabeherak tratatuz. Ordea, “viagra arrosa” desio sexuala handitzean zentratzen da, lehenago ez gizonentzat eta ez emakumeentzat inongo medikamentuk egiten ez zuena.

Flibasterina izeneko konposatu aktiboa du botikak, eta antidepresiboen antzeko mekanismoa erabiliz garuneko sustantzia kimikoetan eragiten du, aldartean eta apetituan zehazki. Gizonezkoen viagra ez bezala, egunero hartu behar dute emakumeek pilula hau.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Industria farmazeutikoa
Menopausia medikalitzatzeko arriskuaz ohartarazi du The Lancet aldizkariak

Martxoaren 8aren atarian, menopausiari buruzko artikulu-sorta bat argitaratu du The Lancet medikuntzan espezializatutako aldizkariak. Laburpenean gogorarazi duenez, menopausia munduko populazioaren erdiaren bizitzaren etapa saihestezina da, baina esperientziak asko aldatzen dira... [+]


90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


Desikasi daitekeen minaren ondoeza

“Askotan min handia sentitzen nuen oinetan, baina arraroa zen, ez nuelako lotzen kolpe batekin edo lesio batekin, eta ez nuelako identifikatzen nondik zetorren”. Iraia Etxebesteren hitzak dira; duela sei urte azalpenik gabeko mina sentitzen hasi zen oin azpian, eta... [+]


2023-01-18 | Lide Iraola
BioNTech enpresak Twitterri eskatu zion zentsura zitzala Covid-19aren aurkako txerto unibertsalen aldeko mezuak

Farmazia enpresa alemaniarrak hamar mila milioi euro irabazi ditu Covid-19aren aurkako txertoen patenteei esker. Hainbat ikerketak frogatu dute farmazeutiken lobbyek oztopatu dituztela patenteak askatzeko akordioak. BioNTechek sare sozialetako mezuak zentsuratu nahi izan ditu,... [+]


2022-11-09 | ARGIA
Opioideen kontsumo farmakologiko gehiegizkoa eta desegokia

Minari aurre egiteko, opioideen kontsumo farmakologikoa asko handitu dela eta sarri behar baino gehiago eta behar baino epe luzeagoan erabiltzen direla ohartarazi dute adituek. Menpekotasuna eta albo-ondorioak sor ditzakeen pilula errezetatzea baino, osasun baliabideetan eta... [+]


Eguneraketa berriak daude