argia.eus
INPRIMATU
Emakumeen hitza aintzat hartzeko aldarrikapen indartsua Euskal Herriko kaleetan
  • “Zure egia geurea eginez” lelopean, manifestazio jendetsuak egin dituzte Euskal Herriko hiriburuetan. Herri gehienetan ere elkarretaratzeak, mural pintaketak eta protesta ekintzak izan dira emakumeen aurkako indarkeriari ezetz esateko.

Miren Osa Galdona @Mirentx_U 2017ko azaroaren 27a

Instituzio publiko nahiz herri eragile feministek ekitaldi eta ekintzak antolatu dituzte emakumeen aurkako indarkeriaren nazioarteko egunean. Emakumeen hitza zalantzan ez jartzeko, egunerokoan emakumeek pairatzen duten jazarpena azalerazteko eta indarkeria mota guztiak arbuiatzeko bete dira hiriburuetako kaleak. Genero indarkeriaz gain, gainontzeko indarkeriak ere mahai gainean jarri behar direla aldarrikatu dute. Hala nola, sexu erasoak, adin txikikoen aurkako erasoak edo tortura kasuak. Guztiak legez zigortuak izan daitezela eskatu dute eta nabarmendu dute indarkeria matxista emakume guztiek pairatzen dutela. Euren testigantza kontatu ez duten emakumeei eta euren hitza ezbaian jarri dutenei elkartasuna eta babesa adierazi nahi izan diete antolatzaileek. Emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko benetako neurriak hartzeko eskatu du mugimendu feministak.

Larunbatean kalean bizitakoa sare sozialetan jasota geratu da. Hemen dituzue egunak utzitako argazki eta bideo batzuk.

Iruñeko manifestazioa arratsaldean izan da eta hasiera hasieratik. entzun dira emakumeen aurkako indarkeriaren oihuak.

 

 
 

Emakumeen aurkako bortizkeria salatzeko ekintza egin dute Iruñeko Iturrama auzoan. Errepidea moztu dute hildako emakumeak oroituz. Espainiako Polizia eta Udaltzaingoa iritsi direnean amaitu da ekintza. Ahotsa.info-ren bidez.

Donostian ere arratsaldean izan da manifestazioa. Boulevarretik abiatu dira indarkeria matxistaren aurka egiteko. Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariak "zutik emakumeak" abestu duten unea zabaldu du.

Irutxuloko Hitzakoek manifestazioak utzitako irudiak bildu dituzte.

Gasteizen ere kalera irten da Mugimendu Feminista. Hala Bediren eskutik, hauek izan dira manifestazioak jasotako une batzuk.

Bilbon ere kaleak aldarrikapenez bete dira:

Baionan goizean elkartu da Mugimendu Feminista.