Emakumeen espetxe martxa feminista larunbatean Valladolidera

  • Hego Euskal Herriko lau hiriburuetatik aterako diren bost autobus bete ditu Bilgune Feministak, Villanublako kartzelara joan eta espetxearen "izaera patriarkala" salatzeko.

Euskalerria irratia @fm983irratia
2017ko otsailaren 10a

 

Gatazka politiko armatuaren konponbidean, "memoria, justizia, erreparazioan", alegia, "feminismotik eragitea" da Bilgune Feministaren helburuetako bat. Horregatik, espetxe martxa antolatu dute, Valladolidera joanen dira.

"Arrazoi ezberdinegatik erabaki dugu bertara joatea: alde batetik, bertan emakume preso politiko bakarra dagoelako (Naikari Otaegi, donostiarra). Guztira 12 dira espetxe ezberdinetan bakartuta dauzkaten emakume preso politikoak. Bestetik, espetxe horretako baldintzak, espazioaren antolaketari dagokionez, emakumeentzako bereziki kaxkarrak direlako. “Zulo” deitzen duten modulu txiki batean daude guztiak pilatuta eta patiora apenas sartzen da eguzkia. Azkenik, Euskal Herritik "hurbilago" (ez horren urrun, behintzat) egotea ere garrantzitsua zen guretzat. Azken finean, ekimen jendetsu eta parte hartzailea izatea nahi dugu, eta horregatik, egun berean joan eta itzultzeko martxa izango da", esan du Bilgune Feministak.

Kartzelaren izaera patriarkala salatzea

Askotariko helburuak markatu dituzte BF-ko kideek: "emakume presoek bizi dituzten zapalkuntza anitzak salatzea eta espetxeen izaera patriarkala jopuntuan jartzea; espetxeratzeak suposatzen dituen zaintza lanak, nagusiki emakumeon bizkar gainean egon direnak eta daudenak aitortzea; zigor-sistemaren inguruko gogoeta feminista bat bultzatzea; eta oro har, dispertsio politika salatzea eta euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzea exijitzea". Horrez gain, "bereziki emakume preso politiko guztiei elkartasuna eta babes osoa" adierazi nahi izan dizkiete.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra

Kanal hauetan artxibatua: Feminismoa  |  Espetxe baldintzak  |  Espetxe politika

Feminismoa kanaletik interesatuko zaizu...
Badira izen mistoak Euskaltzaindiaren zerrendetan

Euskaltzaindiak 2001etik aurrera sexuaren araberako bereizketa finkatu zuen izenetan baina IKAren Deklinabidea aplikazioa garatzen ari nintzela salbuespenak badirela konturatu nintzen. Badaude Euskaltzaindiaren gizonezkoen eta emakumezkoen ponte-izenen zerrendetan, bietan, agertzen diren izen mistoak.


2018-01-14 | Reyes Ilintxeta
"Oso gustura egingo nuke etxeetan 24 orduz lan egiten duten emakume langileen inguruko filma"

Kartzela, emakume zapaldu askoren bizitza, politika egiteko molde berriak… filmatu ezin diren munduak zinemara eraman nahi ditu dokumentalgile honek.


2018-01-12 | Ahotsa.info
Martxoak 8ko greba feministaren prestaketak hasi dira Iru˝ean

Iruñerriko mugimendu feminista martxoaren 8rako deituta dagoen greba feminista prestatzen hasi da. Parte-hartze handia izan du lehenengo batzar irekiak , eta datorren urtarrilaren 24an eginen den hurrengo asanbladara joateko gonbitea luzatu diote emakume orori. Arratsaldeko 18etan izanen da, Iruñeko Zabaldin.


2018-01-08 | Miren Osa Galdona
BBCko kazetari batek kargua utzi du lan beragatik gizonek baino gutxiago irabazten duelako

Carrie Gracie BBCren Txinako arduradunak lan postuari uko egin dio, lan berdina egiteagatik gizonezkoek soldata handiagoa jasotzen dutela argudiatuz. Bi errealitateen arteko aldea “nabarmena” dela berretsi du Graciek. 30 urte daramatza Erresuma Batuko kate publikoan lanean eta orain arte soldaten bereizketa gauza jakina zela onartu arren, gaur egun egoera onartzeko ez dagoela prest nabarmendu du.


2018-01-05 | ARGIA
Euskaltzaindiak bere hiztegiko zenbait definizio alda ditzake, genero-berdintasuna hobeto islatzeko

Abenduaren 22ko osoko bilkuran Euskaltzaindiaren Hiztegian egin beharreko zenbait zuzenketa aurkeztu ziren, tartean, genero-berdintasunarekin zerikusia dutenak.


2018-01-04 | Miren Osa Galdona
Martxoaren 8an emakume greba egiteko asanbladak antolatu dituzte

Euskal Herriko mugimendu feministak Martxoaren 8an “planto” egitera deitu du.  Lau arlo nagusi izango ditu grebak: lan greba, zaintza greba, ikasle greba eta kontsumo greba. Egunaren nondik norakoak zehazteko asanbladak antolatu dituzte Donostian, Gasteizen eta Iruñean.


2018-01-03 | Miren Osa Galdona
Urte berriarekin, debekatuta dago lan berdina egiteagatik emakumeei gutxiago ordaintzea Islandian

Legez arautu dute soldata berdina lortzeko eskubidea Islandian. Urte berriarekin batera, lan berdina edo balio bereko lana egiteagatik ezingo zaie gutxiago ordaindu emakumeei. Soldata berdintasuna legez bermatzen duen lehen herrialdea da.


Kataluniako balizko prozesu konstituziogilea eta errepublika feminista

Sardiniako filosofoak aspaldi irakatsi zigunez “Egia beti da iraultzailea” eta, horrenbestez, Kataluniako prozesuari eta handik erator litekeen errepublika feministari buruzko gogoeta hau konstatazio bat eginez hasi nahiko nuke: Katalunia ez da errepublika bat, are gutxiago errepublika feminista bat.


2018-01-02 | Lander Arbelaitz
Emakumeen nazioarteko topaketak deitu dituzte zapatistek martxorako Txiapasen

Sistema kapitalista, matxista eta patriarkalaren aurka ari diren emakumeen nazioarteko topaketak deitu dituzte EZLN eta Batzar Klandestino Iraultzaile Indigenak. Martxoaren 8, 9 eta 10ean egingo dituzte Txiapasko Tzotz Choj eremuan, Morelia Karakolan. Harrera martxoaren 7an izango da eta agurra martxoaren 11n.


Ikusten ez denari estalkia kentzen

Elkarbizitzarako denbora behar omen da, elkarrekin bizitzeko harremanak behar omen dira eta gure gizartean (Euskal Autonomia Erkidegoaz aritu gara) ‘gu’ hemen eta ‘haiek’ han bizi omen gara. Hala esan digute mahaiaren inguruan bildu ditugun Mikel Mazkiaran, Gorka Moreno eta Katia Reimbergek. Ados dira koexistentzia baketsuan bizi garela, baina badakite ideala ez den nolabaiteko oreka hori hauskorra dela. Koexistentzia baketsuak ez du esan nahi immigranteak... [+]


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude