Emakumeen aurkako indarkeriagatik hiru salaketa izan dira Baionako festetan

  • Sexu erasoek ez dute etenik. Horiekin lotutako hiru salaketa izan dira Baionako festetan, prefetak, prokuradoreak eta Baionako alkateak abuztuaren 1ean egindako prentsaurrekoan azaldu dutenez.


2016ko abuztuaren 02an - 10:00
Gasteizko manifestazioa abuztuaren 1ean. (Argazkia: @halabedi)

Uztailaren 27an izan zen salatutako erasoetako bat. Festetatik Angelura itzultzen ari zen emakume bati eraso egin zion gizonezko batek. Bortxaketa salatu dute beste bi emakumek, uztailaren 30ean. Bidartera itzultzen ari zen emakume bat da lehena. Salatutako hirugarren erasoa Arrangoitzen izan zen. Bikotekide ohiak egin zion eraso emakume bati. Atxilotu egin dute gizonezkoa.

Manifestazioak Euskal Herrian zehar

Mobilizazioak izan dira abuztuaren 1ean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta hainbat herritan, Bilbon izandako hilketa matxista salatzeko. Uztailaren 29an jakinarazi zuen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gizon bat atxilotu zuela, aste bat lehenago hilik azaldu zen emakumearen hilketarekin zerikusia zuelakoan.

Bizkaiko hiriburuan “Indarkeria sexistari aurre egin” lelopean egin dute manifestazioa eta mugimendu feministako ordezkariek ohartarazi dute aurten Euskal Herrian indarkeria matxistagatik hil duten zazpigarren emakumea dela Arantza Palacios.

Irunen, Iruñean, Errenterian, Lezon edo Getxon izandako emakumeen aurkako erasoak ere nabarmendu dituzte eta adierazi “indarkeria sexista lehen mailako arazo politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala da oraindik, erasoak ez baitira kasu bakanak”.

Donostiako manifestazioan salatu dute Ertzaintzak pankarta zeramatenak identifikatu dituela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude