Emakumeek gizonek baino 8.000€ gutxiago kobratu dute Hego Euskal Herrian 2015ean

  • Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratu berri ditu soldaten egituraren inguruko 2015eko datuak. Hego Euskal Herriko emakumeek gizonek baino 7.858,11 euro gutxiago kobratu dute urte horretan. Gizonezkoek izandako ordainsariaren %73,65 jaso dute emakumeek, batez beste.

Itsaso Zubiria Etxeberria @itsasozubiria
2017ko ekainaren 29a
(Argazkia: definanzas.com)

Espainiaren barruan sartzen dituzten lurralde guztietako soldaten desberdintasunaren batez bestekoa baxuagoa da Hego Euskal Herriko lau lurraldeetakoa baino: datu horien arabera 5.941,18 eurokoa da batez besteko orokorra. Bestalde, ikerketak adierazten du Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa direla, Madrilekin batera, urteko batez besteko soldatarik altuenak dituzten lurraldeak.

Adinaren, lan motaren edo kontratuaren araberako datu gehiago ematen ditu txostenak, baina hauek ez dituzte erkidegoka bereizten. Lan motaren arabera ordainsariak, esaterako, asko aldatzen dira; eta lurralde bakoitzean egiten den lan aktibitatearen arabera batetik bestera desberdintasun handiak nabari dira.

Batez besteko datu orokorrak kontuan hartuta, zuzendaritza eta gerentzia karguetan 51.645,86 euro kobratu dituzte 2015. urtean, eta kualifikazio gutxiko zerbitzuetako langileena izan da batez besteko soldatarik baxuena: 12.700,70 euro.

Kanal hauetan artxibatua: Matxismoa  |  Nafarroa  |  Ekonomia feminista  |  EAE

Matxismoa kanaletik interesatuko zaizu...
2018-01-16 | Miren Osa Galdona
Zazpi urteko neska baten bortxaketa eta hilketak protesta jendetsuak eragin ditu Pakistanen

Zainab Zinda Hai izeneko 7 urteko umearen hilketa zerrenda luzearen azken kasua da Pakistanen: familiak haurraren desagerpena salatu eta bost egunera, zabor ontzi batean aurkitu zuten bere gorpua. Bahitu, jipoitu, bortxatu eta hil egin zuten Zainab, zakarretara bota aurretik, Democracy Now atariak jaso duenez. Pakistango Kabur hirian gertatu den azken indarkeria kasua da, izan ere, urtea hasi denetik indarkeria matxistak ez du etenik izan hiriko nesken aurka: bederatzi egunean hogei haur hil... [+]


2018-01-10 | ARGIA
Unibertsitateko indarkeria sexuala aztertuko dute Donostian egingo den jardunaldi batean

Unibertsitateko indarkeria sexualari buruzko jardunaldia antolatu dute EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia fakultatetan urtarrilaren 26an.


2018-01-09 | Jon Torner Zabala
Gizonezkoen futbol talde bat entrenatu behar zuen emakumearen fitxaketa zapuztu du matxismoak

Paula Navarro entrenatzaile txiletarrak “historia” egin behar zuen: Santiago Morning gizonezkoen 2. mailako futbol taldea zuzenduko zuela iragarri zuen Miguel Nazur presidenteak. Aitzindaria izango litzateke, gaur arte emakume bakarrak ere ez baitu gizonezkoen talde bat entrenatu.


2018-01-05 | ARGIA
Barakaldoko sexu-erasoarekin lotuta, beste bi pertsonak beren burua entregatu dute

Ertzaintzak lau pertsona identifikatu ditu eta Barakaldoko sexu-erasoaren erantzuleak direla uste du. Horietako bi entregatu dira asteazken arratsaldean, eta beste bi ostiral goizean.


2018-01-03 | ARGIA
Arma nuklearrak eta erreferentzia falikoak: kontua ez da Trump-en txioekin hasi

“Nire botoi nuklearra askoz handiagoa eta ahaltsuagoa da”, adierazi du Twitter bidez Donald Trump AEBetako presidenteak, Kim Jong-un Ipar Koreako liderrari erantzunez. Askoren arreta deitu du Trumpen jarrerak, baina Anoosh Chakelian-ek New Statesman-en nabarmendu duenez, hizkera faliko hori ez da berria arma nuklearren alorrean.


2018-01-03 | Miren Osa Galdona
Diana Quer-en hilketa ez da indarkeria matxista Espainiako legearen arabera

Galizian hil duten Diana Quer gazte madrildarraren kasuak erdigunean jarri du, beste behin, Espainiako legedia: 2004ko genero indarkeriaren legeak ez ditu aintzat hartzen familia esparru edo bikote harremanetatik harago gertatzen diren kasuak. Biktimaren eta erasotzailearen artean lotura sentimentalik ez dagoen kasuak, adibidez.


"Konturatu gabe eraso sexista baten partaide pasiboa bihurtu nintzen"

Alberto Fernandez Torresek iritzi testua bidali du Aiaraldea hedabidera Gabonzaharretako eraso matxista bat salatuz.


2018-01-02 | Miren Osa Galdona
Protesta jendetsua egin dute Barakaldon ostiralean salatutako sexu-erasoa gaitzesteko

Elkarretaratze jendetsua egun dute Barakaldon pasa den ostiralean herriko neska adingabe batek salatutako sexu erasoa arbuiatzeko. Astearte goizean udal bozeramaileak batzartu dira eta aho batez gaitzetsi dute erasoa. Arratsaldeko 18:00etarako beste manifestazio bat egingo dute Herriko Plazan, emakumeen aurkako erasoek herrian lekurik ez dutela argi uzteko.


2017-12-28 | Miren Osa Galdona
Genero indarkeriaren ituna Espainian: berme eta tresnarik gabeko aurrekontua?

Pasa den irailean Espainiako Kongresuko ia alderdi guztiek genero indarkeriaren aurkako hitzarmena adostu zuten. Orain autonomia erkidegoetako gobernuek hitzarmena berretsi dute eta 2018tik aurrera indarrean jarriko da.  


2017-12-21 | Miren Osa Galdona
Eusko Jaurlaritzaren tortura txostena: kasuen %22 sexu indarkeria bidez izan dira

EHUko Kriminologiarako Euskal Institutuak eta Eusko Jaurlaritzak eginiko txostenak 4.000 tortura kasu baino gehiago jaso ditu. Horien %22 sexu-indarkeria bidez eginikoak direla zehazten du ikerketak; bortxaketak kasuak barne. Behartuta larrugorritan jarri beharra, genitaletan golpeak, mespretxuzko irainak, ere jasan dute adierazi dute testiguek, besteak beste.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude