argia.eus
INPRIMATU
Emakumeek gizonek baino %22,55 gutxiago irabazten dute Espainiako Estatuan
  • INE Espainiako Estatistika Institutuko 2010eko soldata inkestaren arabera, Espainiako Estatuan gizonek baino %22,55 gutxiago irabazten dute emakumeek lanean. Gizonen soldataren batez besteko bera kobratu ahal izateko, emakumeak urtean 82 egun gehiago egin beharko lituzke lan.

ARGIA @argia 2013ko otsailaren 19a
Emakume bat lanean. paellasola.com

UGT sindikatuko Berdintasun idazkari Almudena Fontechak salatu duenez, emakumeak gero eta prestatuago daude, baina hori ez da euren soldatetan islatzen. Gutxiago kobratzen dutenez, Gizarte Segurantzan gutxiago kotizatzen dute eta ondorioz babes sozial txikiagoa jasotzen dute.

UGTk egindako txostenean azaltzen denez, desproportzioa askoz handiagoa da sektore pribatuan. Hala, lanpostu pribatuetan gizonek baino %28,25 gutxiago irabazten dute emakumeek eta lanpostu publikoetan, %12,34.