Emakumeek ere historia egin dutelako Euskal Herrian

  • Historiako liburuetan agertu ez arren historia egin duten emakumeak, profil anitzekoak eta gertukoak, ausartak: Etxauriko emagin bat, Bizenta Mogel euskarazko lehen idazle emakumea, gerrako espia bat, euskal diasporako migratzailea, Maialen Lujanbio bertsolaria… Horiexek dira protagonistak, Sarerik gabe, historiak emakume izena dauka liburuan.


2017ko azaroaren 23an - 06:57

Miren eta Ibon pertsonaiek harilkatzen dute istorioa: haien bitartez, emakume interesgarri ugariren biografiak deskubrituko ditu irakurleak. Denonartean argitaletxeak kaleratua, Bakarne Atxukarro eta Izaskun Zubialde dira egileak eta batez ere nerabeengana iristea gustatuko litzaieke. “Mezu argia dauka liburuak: gutako emakume bakoitza baliotsua da eta sinetsi egin behar dugu hala dela, sarri ahaztu egiten zaigulako, batez ere 14-15 urterekin”.

Azaroaren 24an egingo dute liburuaren aurkezpena eta egileekin batera liburuko protagonistetako bat egongo da: Carolina Atxukarro hondarribiarra, Iker izenarekin jaio eta gaur egun makillatzailea den emakumea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Analisia
Ez iskin egin zaintza sistemari

Arabako Foru Aldundiaren erabaki batek etxez etxeko zerbitzurik gabe utzi ditu 150 pertsonatik gora, EH Bilduk salatu duenez. 700 euroren truke etxe barruko langile edo interna jarri behar izaten dira emakume etorkin asko, ez dutelako logela bat ordaintzeko modurik, Nafarroako... [+]


Gorputz hotsak
"Literatura izan da tristezia ulertzen lagundu didana"

Erantzunik gabeko galderez inguratuta eta “tristezia sakona” sentituz bizi izan da Daniela Cano. Artista kolonbiarra da, eta pandemia betean Madrilera ihes egin behar izan zuen Kolonbian mehatxatuta zegoelako. Arteaz, bereziki literaturaz baliatzen da erantzunak... [+]


Pertsona migratuentzako ekintzailetza kooperatiboa, bizi-proiektuak hobetzeko tresna bat

Hegoaldetik ekimena pertsona migratuei ekonomia sozial eraldatzailea hurbiltzeko jaio zen 2023ko ekainean, Enarak kooperatiba, OlatuKoop eta Lankiren eskutik. Geroztik ari da bidea egiten, formazio saioak eskaini nahi ditu eta Katalunian izandako esperientziak konpartitu... [+]


2024-04-02 | Euskal Irratiak
Maialen Berra Zubieta: "Baionan ere queer mugimendua bada"

Bitxi Bitxi queer kolektiboa sortu dute hogei bat kidek berriki Baionan. Queer izatea, heteronormatibitatetik kanpo izatea da besteak beste. Baita genero ezberdinen adierazpena sustatzea ere.


Eguneraketa berriak daude