Emakumeak nagusi aurtengo Txapel Reggae jaialdian

  • Uztailaren 14an egingo dute reggae-musika oinarritzat daukan jaialdiaren 2018ko edizioa, Armintzan. Berrikuntzen artean, emakumeak buru dauzkaten taldeak baino ez dute joko, eszenario nagusian: Queen Omega, Awa Fall eta Caya bezalako nazioarteko hiru artistek osatzen dute Biobizz Portua Stageko programazioa, Inés Pardo eta Mad Muasel bilbotarrakaz batera. Dub Stage eszenatokian sound system-eko lau proposamen egongo dira.

Hiruka .eus
2018ko ekainaren 13a
Iazko kontzertuetako bat (Argazkia: 2018 Txapel Reggae Armintza)

1990ean bere lehenengo edizioa egin zuen Armintzako jaialdiak, 2018ko edizioa osatzen duten artisten kartelen berri eman du. Festibala antolatzen duen Armintzako Jai Batzordeak emakumezkoen presentzia areagotzearen aldeko apustua egin du aurten; horrela, BioBizz Portua Stageko zuzeneko kontzertuen %100a emakumeen esku egongo da. Nazioarteko hiru proposamen egongo dira: Trinidad eta Tobagoko jatorria izan arren, Alemanian bizi den Queen Omega, The Next Generation Family Band taldeagaz; Frantziako Awa Fall eta The Sound Rebels; eta Erresuma Batuko Caya Sound System. Eszenario nagusian, Espainiako estatuko reggae-eszenako beterano bat egongo da: Inés Pardo kantabriarra, Lone Ark Riddim Force taldeaz lagunduta. Talde horren liderra, Roberto Sanchez, estilo honen aitzindaria izan da estatu-mailan. Azkenik, euskal eszena ordezkatzeko Mad Muasel eta Chalwa Band izango ditugu, 2009ko Txapel Reggae jaialdirako abestia sortu zuen taldea eta rap-kantari bilbotarra elkartuko dira oso errepertorio berezia eskaintzeko.

Eguneko topalekua

Armintzekaldeko skate-parkearen ondoan kokatuta egongo den Dub Stage eszenatokia eguneko topalekua izango da. Zuzeneko MC saio desberdinek Txapel Reggaeko bihotza girotu eta bibraraziko dute; gaueko kontzertuetarako beroketa ezin hobea izango da. Bertan, nazioarteko Sound System kulturako dekanoa den Jan Youth londrestarra ibiliko da aukeratzaile lanetan; MC eginkizunean, Empress Uwimana artista eta Prince Livijah kantaria egongo dira. Baina, bertoko eszena sasoian dagoela erakusteko euskal-italiar King-burning taldea eta Bakio-Mungiako Bass Herri Sound taldea izango dira. Dub Stagen ere euskal reggae-aren kulturan aitzindaria den Thunder Clap Sound System taldearen lana ikusi ahal izango da.

Hala ere, egunari hasiera emateko, 12:00etan, Batukale Samba perkusio taldeak Armintzan zehar poteoa girotuko du.

"Senidetasun eta bibrazio onak sustatzea bereizgarri duen jaialdia da Txapel Reggae, arrantzaleen auzo txiki honegaz errespetu eta bizikidetza erakusten duena", Armintzako Jai Batzordeak gogorarazi duenez. "Horixe da Txapel Reggae jaialdia berezia egiten duen ezaugarria; bertoko pertsonen eta jaialdiaren ikus-entzuleen arteko harmonia; sustraia, errespetua eta maitasuna", gaineratu dutenez.

Egitaraua:

Armintza Txapel Reggae 2018

Uztailak 14, zapatua. Armintzako portua.

12:00 Perkusioa:

Batukale Samba (Euskal Herria)

16:00 Dub Stage.

Jah Youth Feat. Empress Uwimana & Prince Livijah (Erresuma Batua)

King-burning (Italia / Euskal Herria)

Bassherri Sound System (Euskal Herria).

Powerwd by: Thunder Clap Sound System (Erresuma Batua).

22:30 Biobizz Portua Stage.

Queen Omega & The Next Generation Family Band (Trinidad eta Tobago / Alemania).

Awa Fall & The Sound Rebels (Senegal / Italia).

Inés Pardo & Lone Ark Riddim Force (Kantabria, Espainia).

Mad Muasel meets Chalwa Band (Euskal Herria).

Caya (Erresuma Batua).

Kanal hauetan artxibatua: Musika  |  Bizkaia

Musika kanaletik interesatuko zaizu...
Asmo onak

Urte batzuk dira Opus Lirica elkartea Donostian opera-denboraldi egonkor bat ezarri nahian ari dela. Pausoz pauso, espektakulu desberdinak antolatzen ari da elkartea, ea benetan operaren beharra sortzen den hirian. Joan den martxoan Pucciniren La Bohème interesagarri bat eskaini zuten, eta oraingo honetan, hain ederra den Christoph Willibald Glucken Orphée et Eurydice-ren txanda izan da.

Benetan txalogarria da talde honen ahalegina, kontuan harturik honetarako diru-laguntza... [+]


Anakrusa 04: Paxkal eta lagunak
MULTIMEDIA - Blai, gazteon telebista

Paxkal Irigoyen eta lagunak ekarri dituzte Anakrusaren laugarren saioan Donostiako Intxaurrondoko Letaman gaztetxera. Kontzertuz soilik osaturiko laugarren saioarekin bukaera eman diote Anakrusaren lehen denboraldiari.


'Sator Jator' ikuskizunarekin erronka erraldoia dakar Ene Kantak taldeak

Ene Kantak taldeak erronka berri bat du aurretik: Navarra Arena bete nahi dute euskarazko ikuskizun berriarekin. Sarrerak salgai jarri dituzte dagoeneko.


2018-06-10 | Iker Barandiaran
Ahots gabekoen garrantzia

Andoni Fernandez Azkaraik izugarrizko lana egin du 1977tik 1989ra bitartean Bizkaian punkaren bueltan izan ziren talde ezezagunak gogora ekartzen. Diskorik argitara eman ez zuten 60 talde aukeratu eta horien protagonistei elkarrizketa zabal eta entretenigarriak egiteaz gain, itzalean gelditu diren maketak berreskuratu eta digitalizatu ditu; edozeinek deskarga ditzake mierdadebizkaia.bandcamp.com webgunean.

Barakaldok pisu handia hartzen du bilduman, punkaren loraldi garrantzitsua izan... [+]


Bihotza tarratatu

Silvia Perez Cruzen kontzertuaren kronika. Maiatzaren 22an, Donostiako Kursaalean.


2018-06-07 | Hala Bedi
Eredu baztertzailea bultzatzen duela leporatu dio Mugimendu Feministak Udalari, Azkena Rock-eko datuak gogoratuz

Gasteizko Mugimendu Feministak Arabako instituzioek “jai-eredu baztertzaile bat bultzatzen dutela” salatu du, aurtengo Azkena Rocken arituko diren 34 taldeetatik soilik hirutan emakumeen presentzia egongo dela gogoratuz. Bost puntu exijitu dizkiete arduradun politikoei.


2018-06-07 | ARGIA
Manex Pagola kantari eta idazlea hil da

Manex Pagola baxenabartarra hil da Baionan, 76 urte zituelarik, Euskal Irratiek zabaldu dute heriotzaren berria. Urketa herrian ehortziko dute heldu den astelehenean, 15:00etan.


2018-06-06 | ARGIA
Manex Pagolaren hitzaldia Baigorrin 2016ko apirilean (bideoa)

Baigorrin 2016ko Nafarroaren Egunaren bezperako kantaldia Manex Pagolaren omenezkoa izan zen: "Izaiteko libre: Manex Pagolaren oihartzunak". Aurretik, apirilaren 6an, kantaria bera izan zen kultur astearen baitan hitzaldia ematen. Bere kantagintzaren hainbat gako azaldu zituen. Basaizea elkarteak sei bideo laburretan bildu ziten kantariaren hitzetako batzuk.


Ez adiorik Jalal Mansur Nuriddin, rap musikaren aitona

Asteartean eman dute berria: Jalal Mansur Nuriddin hil da aste honen hasieran. 74 urte zituen. Pertsonaia aski ezezaguna paraje hauetan; eta hemendik kanpo ere, ez behar bezain errekonozitua, kontuan izanda “rap musikaren aitona” gisa ezagutzen zutela yankien herrialdean.


2018-06-06 | Hala Bedi
MICE
"Oso garrantzitsua eta aberasgarria izan da esperimentazioari tartea uztea"

MICE taldeak amaiera eman zion Artiumeko igande musikatuei, eta aitzakia horrekin, gurera ekarri genuen Miren Narbaiza bere proiektu berriaz aritzeko.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude