'Emakumeak Gazara bidean' egitasmoa irailaren 14an irtengo da Bartzelonatik

  • Irailaren 14an emakume talde batek osaturiko ontzia Bartzelonako portutik itsasoratuko da Gazara bidean, “Askatasunaren Ontzidia” egitasmoaren barruan. Mundu osoko proiektu ugarik osatzen duten elkartasun mugimendua da. Besteak beste, Kanada, Italia, Suedia, Hegoafrika eta Australiakoak. Palestinan Israelek ezarritako blokeoa eta okupazioa gaitzetsi eta bertakoen eskubideak aldarrikatzen dituzte.


2016ko irailaren 13an - 12:00
Irailaren 14an emakume talde batek osaturiko ontzia Bartzelonako portutik itsasoratuko da Gazara bidean. (Argazkia: @rumboagaza)

Irailaren 12, 13 eta 14an hainbat ekintza izango dira Bartzelonan proiektua babesteko. Ontzia itsasoratuko den egunean Hala Bedi irratiak irratsaio berezia izango du, 18:00etatik 21:00etara. Ekimena babesten duten hainbat emakumek parte hartuko dute: kazetariak, musikariak, ekintzaileak eta egitasmoaren antolatzaileak.

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gazaren aurkako sarraskia
Gazara bihar abiatuko dela iragarri du Askatasunaren Ontzidiak, Israel, Alemania, Erresuma Batua eta AEBen “presioen” gainetik

“Azken egunetan” hainbat herrialderen ordezkariak Turkian izan direla salatu du nazioarteko ekimenak, Erdoganen gobernua presionatzeko ontzidia ez dadin itsasoratu. Askatasunaren Ontzidiak adierazi du ez duela “onartuko” debekurik, eta apirilaren 24an,... [+]


2024-04-21 | Mati Iturralde
Existitzen ez den herria

“Ez den herrian sortu ginen, eta geu ere, esan gabe, konprenitzen da ez garena garela”, Joseba Sarrionandia.

Askotan, nire buruari galdetzen diot zer gertatu ote zen Alemaniako jendarteak nazismoaren ondorioak ezagutu zituenean, hau da, horrelako komunitate... [+]


"Badira hartzea merezi duten arriskuak, genozidioa gelditu behar dugu"

Hiru militante euskaldun itsasoratuko dira Gazara bidean apirilaren 21ean, Turkiatik irtengo den Askatasunaren Ontzidian: Pili Revilla, Agus Gorbea eta Mikel Zuloaga ‘Mikelon’. Ostegunean hartu dute Bilbotik Istanbulera eraman dituen hegaldia, eta bi egun lehenago... [+]


2024-04-19 | ARGIA
Palestina NBEko kide izateari betoa jarri diote AEBek

33.000 palestinar baino gehiago hil ditu Israelek urriaren 7az geroztik Palestinan, eta beste milaka dira desagerturik edota larri kolpaturik. Jarraipena egiten ari gara.


Eguneraketa berriak daude