argia.eus
INPRIMATU
Emakumeak baztertzen dituen alardeari babesa adierazi dio Irungo EAJk
  • San Pedro eta San Martzial festa zoriontsuak opatzeko prentsa ohar baten bidez, Irungo EAJk gogorarazi du “herriaren Alardearekin bat egiten duela”.

ARGIA @argia 2018ko ekainaren 29a
2017an EAJko kideak Irungo Batzokiko balkoian, Alarde parekideari bizkarra ematen

Irungo EAJren bozeramailea den Xabier Iridoyk San Martzial egunean” herritarren arteko errespetua eta bizikidetza nagusitu dadin” eskatu du. Jaietan kaleak “pertsonekiko errespetuz eta tolerantziaz” bete behar direla azpimarratu du, eta San Martzial egunean herritarren arteko bizikidetza nagusitu dadin eskatu.

Hori bai, bere alderdiari dagokionez “herriko Alardearekin” bat egiten duela adierazi du, berau “Irundarren gehiengoaren borondatea” islatzen duen Alardea dela argudiatuz. Irundarren gehiengoaren ustezko borondate horrekiko “errespetua besterik ez” dutela eskatzen gaineratu du.