argia.eus
INPRIMATU
Iratxe Urizar, Giza Eskubideen Euskal Behatokia
“Emakume presoen errealitatea oso isilean egon da, aukera dugu hitz egiten hasteko”
  • Ikusmin handia piztu du Angela Davisek Euskal Herrira egingo duen bisitak. Ekintzaile komunista, afroamerikar eta feminista honen presentzia baliatu nahi dute hainbat eragilek emakume presoen egoera mahai gainean jartzeko.

Zebrabidea @zebrabidea 2016ko otsailaren 05

Ostiralean izango du hasiera Kartzela kalera! topeketeten baitan Emakumea eta kartzela izeneko jardunaldiak. Ostegunean ere izan dute saio bat, ordea, eta igandean ere izango da zertaz hausnartua. Horretaz hitz egiteko Giza Eskubideen Euskal Behatokiko Iratxe Urizar gonbidatu dute Zebrabidea saiora.

Oharra: Albiste hau Arrosa Sareko webgunetik ekarria da Creative Commons lizentzia libreei esker.