BDP alderdi kurdua emakumeek gidatuta doa hauteskundeetara

  • Bake eta Demokraziarako Alderdiak (BDP) Turkian martxoaren 30ean egin behar diren udal hauteskundeetarako hautagaitza bikoitzeko sistema aurkeztuko du. Hauteskundeak irabaztekotan emakume eta gizon bana izango dira udalburu herri bakoitzean.


2014ko martxoaren 14an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
BDP alderdiko hautagaitza baten aurkezpena Diyarbakır hirian (argazkia: Actukurde).

Emakumezkoak dira hautagaien %55 eta 49 hiritan emakume bat da zerrendaburua edo bigarrena, Cuarto Poder webgunean Manuel Martorellek informatzen duenez.

Turkiako hego ekialdeko herri askotan boterea izateaz gain, Justizia eta Garapenerako Alderdiari (AKP), gaur egun gobernuan dagoen indarrari, bere gain dituen herri eta hiri garrantzitsu batzuk kentzeko asmoa du BDPk, hala nola Urfa (800.000 biztanle) eta Gaziantep (2.000.000 biztanle) hiriak.

Mediterraneo eskualdeko eta Anatoliako hirietan ezkerreko hainbat alderdiren eta hautagai independenteen babesa du BDPk.

Salahatin Demirtas alderdiaren buruzagiaren iritziz, AKP alderdiak duen proiektu islamistarentzat hauteskundeak “amesgaizto” bihurtuko dira, hainbesteko emakume kopurua aurkeztea bere horretan garaipena dela uste baitu: “Beste inon ez dira aurkeztu emakumeek nagusitutako hainbesteko hautagaitza”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kurdistan
2024-03-24 | Aitor Aspuru Saez
Ibrahim Bilmez
"Öcalanen aurkako sistema garatu du Turkiak Imraliko espetxean eta beste preso politikoen aurka baliatu du"

Ibrahim Bilmez abokatua da eta Abdullah Öcalan buruzagi kurdua da bere bezeroa. Bere isolamendua salatu du Euskal Herrian otsailean, Turkiako errepresio eta inpunitate mekanismoak azalduta.


2024-02-15 | El Salto-Hordago
Ocalan, 25 urte preso eta erabat isolaturik, Espainia eta Europar Batasunaren oniritziarekin

1999ko otsailaren 15ean Abdullah Öcalan atxilotu zuten, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) eta mugimendu independentista kurduko burua. Turkiako zerbitzu sekretuek Kenyan atxilotu zutenetik, Marmara itsasoko uharte batean dagoen Iämralä-ko kartzelan isolatuta... [+]


2024-02-04 | Aitor Aspuru Saez
Lara Vilanova
"Estatu Islamikoko emakumeekin zubiak eraiki genituen elkarrizketarako, baina zintzoak izan behar ginen eta gezurretan ez erori"

Lara Vilanova (1983, Bartzelona) argazkigintza zuzendaria da eta The Return: Life after ISIS, Sinjar, Cuerdas edota Hondarrak filmetan hartu du parte. Abenduan Euskal Herria bisitatu zuen The Purple Meridians topaketetan parte hartzeko Durangon.


Urtzi Urrutikoetxea
"Ohorezko krimenen ondorioz eraildako emakumeen hilkutxak emakumeek eurek eramateak sekulako eragina izan du Kurdistanen"

Urtzi Urrutikoetxea nazioarteko kazetariarekin mintzatu gara Radio Kobanen, iaz idatzitako Kurdistan-Argi bat ekialde hurbilean liburuari buruz. Testuak azken urteetako gertakizunei erreparatzen die, eta atzerago ere begiratzen du herri kurduaren egoera politikoa eta... [+]


Eguneraketa berriak daude