Datu argigarriak plazaratu ditu The Guardian egunkari britainiarrak: iritzigile moduan ari diren kazetari gehienak arraza zuriko gizonak dira. Aldiz, irakurleen partetik irain eta mehatxu gehien jaso dituzten hamar kazetarietatik zortzi emakumeak dira, eta gainerako biak, gizon beltzak.
Zortzi emakume horietatik lau arraza zurikoak dira, eta arraza beltzekoak beste lauak. Emakumeetako bi eta gizonetako bat homosexualak dira. Eta emakumeetako bat musulmana da eta beste bat judutarra.
The Guardian-ek bere webgunean argitaratutako 70.000 iruzkin hartu ditu aintzat, horietako asko "moderazio taldeak" blokeatuak izan zirenak, irakurleak ez zirelako errespetuz jokatzen ari. "Emakume kazetariek urte luzez izan duten susmoak oinarri sendoak zituela erakutsi dute datuok", adierazi du egunkariak. "Artikuluek tratatzen duten gaia edozein izanik ere, emakumeek askoz ere irain gehiago jasotzen dute".
Erasoen tipologiari dagokionez, "zorionez" –The Guardianek dioen bezala–, heriotza edota bortxaketa mehatxuak "oso-oso arraroak" dira, eta plazaratu bezain laster ezabatuak izan dira. Askoz ere ohikoagoak dira kazetariaren itxura fisikoarekin, arrazarekin edota erlijioarekin lotura duten irainak. "Benetan ergela zara", "Ideia putarik ez duzu", "Horrelakoak idazteagatik ordaindu egiten al dizute?" eta gisakoak dira gainerako mezuetako asko.
Iturria: Mikel Iturberen txioak jarri gaitu azterketaren arrastoan.
Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.
Eremu... [+]
Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.
Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.
Incel, involuntarily celibate hitzetatik hartutako terminoa da. Euren nahien kontra harreman sexualak izateko gai ez direla dioten pertsonez osatutako komunitate birtuala da. Batez ere, gizon heterosexual zuriek osatzen dute ‘azpikultura’ hau. Metropoli Forala... [+]
Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]