Emakume indigenen salerosketa Ipar Amerikan

  • Kanada eta AEBen arteko muga Superior lakutik gurutzatzen duten itsasontzietan emakume indigenak objektu sexual bezala salerosten direla azaldu du Christine Stark Minnesotako unibertsitateko ikasleak.


2013ko abuztuaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Kanada eta AEBen arteko mugan dabiltzan itsasontzietan emakume indigenen salerosketa dagoela salatu du Christine Stark-ek.

Minnesotako sexu industria ikertzen ari da, eta irailean argitaratuko du lana, vice.com hedabideak azaldu duenez.

Salerositako ehunka emakume indigenarekin hitz egin du eta lehen eskutik lortutako informazioa eman du. Bi estatuen arteko sexu trafikoa eta sexu esklabutzaren eta industria klandestino oso baten gakoak ematen dituzte.

Gaur egun Kanadan desagertutako 600 emakume indigena daudela dio Sisters In Spirit Kanadako emakume indigenen aldeko elkarteak. RCMP Kanadako zaldizko poliziak zalantzan jarri ditu zifra horiek. Vice.com-en aditzera ematen denez, baina, polizia hori bera da emakume indigenen eskubideen kontrako erasoagatik ikertuak izaten ari dena.

Gobernuek axolagabekeriaz jokatu dutela salatu du Starkek, besteak beste bazter batera utzi baitute desagertutako emakume horien inguruko ikerketa bat egiteko uztailean egindako eskaera.

Ikerketa

2011n Christine Starkek gaiari buruzko lehen txostena argitaratu zuen, Egiaren Belardia. Prostituzioa eta Emakume Indigenen Trafikoa Minnesotan izenburupean, emakume indiarren kontrako sexu erasoak aztertzen dituen talde batekin elkarlanean. Ikerketa honen harira lortu zituen Starkek lehen harremanak Duluth eta Thunder Bay-ko portuetako itsasontzietako salerosketan erabilitako emakumeekin.

Entzundako historia batzuetatik abiatuta hasi zuen ikerketa Starkek, eta honela azaldu zuen Kanadako CBC irratiak egindako elkarrizketa batean: “Hainbat belaundalditako emakume indigenak barkuetako putez eta prostituzioaz hitz egiten entzutea... komunitate natiboak erroan daraman gauza da, eta informazioa bildu nahi izan dugu”.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Psikologo gutxiago indarkeria matxisten biktimak artatzeko

Bizkaiko Foru Aldundiko Emakumeak Babesteko eta Familiei Laguntzeko zerbitzuan, lau psikologotik hiru kendu dituzte. Are gehiago, langileek salatu dute indarkeria matxistaren biktimak artatzeko plan berriak emakume ugari uzten dituela kanpoan.


2024-04-16 | ARGIA
Gizon bat atxilotu dute Ziburun, emakume bat hotel bateko bosgarren solairutik jausi ondoren

Emakumea oso larri dago erietxean, Sud Ouest egunkariak jakinarazi duenez. Haren bikotekidea izan daitekeen gizona fidantzarik gabeko atxiloaldian sartu dute, aurrekariak dituelako.


Nafarroan sexu indarkeria pairatzen duten emakumeen %70ak 30 urte baino gutxiago ditu

Indarkeria matxistaren datu "onartezinak" salatu ditu Txibite presidenteak. Izan ere, Nafarroan erregistratutako salaketen %17 sexu-indarkeriagatik dira. Hartara, bihar zabalduko duten Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentro "seguru eta konfidentzialaren"... [+]


Eguneraketa berriak daude